Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Halaxe jaso du, NABIk kolektiboaren Nafarroako errealitatea ezagutu eta horren beharretara egokitutako ekintza plana onartzeko landu duen Diagnosiak
Mertxe Leranoz eta Ana Ollo, komunikabideen aurreko agerraldian.
(
irudia handitu
)
Nafarroa LGTBI+ pertsonak jarrera ona hauteman dute Nafarroako Gobernuko departamentu desberdinetan legealdi honetan abiarazitako zenbait zerbitzu publikoren harira, baina enplegua, hezkuntza eta kirola bezalako hainbat gizarte-esparrutan diskriminazioa pairatzen jarraitzen dutela adierazi dute.
Horiexek dira, LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunaren egoera ezagutzeko Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) landu eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok astelehen honetan aurkeztu duen Diagnosian jasotako ondorio nagusiak. Kolektibo honetako pertsonek Nafarroan dituzten errealitateen eta Administrazioarekiko harremanen inguruko ezagutza hobetu eta LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako 8/2017 Foru Legea eraginkortasunez aplikatzea da azterlan honen helburu nagusia.
Diagnosiak, halaber, 2017ko arauaren lege-hedapena garatuko duen Ekintza Planaren zein Osasun eta Hezkuntza arloetako plan sektorialen onarpenak dakarren erronka izan du hizpide.
Dagoeneko bada zirriborro bat, luze gabe herritarren partaidetzara irekiko dena, onartu aurreko ekarpenak biltzeko asmoz. Garapen hau lau ardatz hauetan oinarrituko da: ekintzabide instituzionala, berdintasunaren hainbat esparrutako zeharkako aplikazio eraginkorra nahiz erakundeen arteko koordinazioa barne harturik; profesionalen formakuntza eta gaikuntza; sentsibilizazioa era partaidetza, eta LGTBI+ pertsonentzako arreta.
Ekintza Plana lantzen hasteko, abiapuntutzat hartu dute LGTBI+ elkarteek, Foru Legea garatzeko departamentu-arteko taldeak eta hainbat departamentutako giltzarrizko pertsonek taxututako oinarrizko agiria.
Publikoa, indargune
Diagnosia aurtengo maiatzetik urrira bitartean landu da, NABIk 2017an argitaratutako “Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ kolektibo eta elkarteen egoerari buruzko azterlana” delakoarekin osatuz. Agiriari ikuspegi osoa emateko, Nafarroako Gobernuko departamentuen nahiz LGTBI+ elkarteen eta intereseko beste erakunde batzuen laguntza izan dute.
Bilbotako ondorio nagusien artean, Diagnosiak esparru honetako politika publikoen lerrokadura egokia nabarmendu du, hiru ardatzetan funtsatuta: lehendabizi, egungo Nafarroako Gobernuari eusten dion Akordio Programatikoa; bigarrenik, 2015az geroztik sortuz joan diren Kattalingune (LGTBI pertsonei arreta emateko zerbitzu publikoa), Skolae hezkidetza programa eta transexualitaterako hezkuntza-protokoloa gisako batzorde, zerbitzu eta prozedura berriak; eta 8/2017 Foru Legearen onarpena. Neurri horiek guztiak arau batean biltzeak, azterlanaren arabera, funtsezko atxikimendua lortu zuen Nafarroako LGTBI+ mugimenduan.
Nafarroako Gobernuko administrazio egituren jarrera ona eta sentsibilizazioa indargunetzat jo dituzte. Osasunaren arloan, Transbide sorrera nabarmendu dute, baita trans pertsonentzako arreta zehazten dituzten arauen sorrera ere, ikuspuntu ez-patologizatzaile baten bitartez. Enpleguaren arloan, “lan-aktibazioaren historia” abiatu izana azpimarratu dute, arreta pertsonalizatua ahalbidetzen duen neurrian. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren zenbait ekintza aintzakotzta hartu eta errespetua bezalako gaiei buruzko eztabaida-guneak sortzea proposatu dute.
Kattalingune deritzon LGTBI+ pertsonei informazioa eta arreta emateko zerbitzu publikoari “oso balorazio ona eman diote beste zerbitzu eta profesional batzuek”, eta LGTBI+ komunitateak aintzakotzat hartu duela iritzi dute, Iruñeko Udalaren Harrotu zerbitzua bezalaxe.
Diagnosiak pertsona hauek Nafarroan ordezkatzen dituzten elkarteen zerrenda osatu du. NABIk bildutako datuen arabera, 227 pertsona daude kolektibo horiei atxikita, eta gehienak sortu berriak eta Iruñean kokaturikoak dira.
Bizitza osatzen duten esparruei dagokienez, Nafarroako LGTBI+ pertsonek pertzepzio desberdinak azaldu dituzte. Ikuspegi kritiko baten arabera, gizon homosexualen soberako lidergoa duen mugimenduak “beste borroka batzuk ezkutatu eta dinamika patriarkalak berregiten ahal dituzte”, emakumeek prozesu honetan izan beharreko ordezkapenaren kaltetan.
Eguneroko bizitzan, LGTBI+ pertsonek “askatasunez hitz egiteko zailtasunak” aurkitu ohi dituzte “osasun arloko langileen aurreiritzien kariaz”. Hezkuntzan sexu, genero eta familia aniztasunari buruzko tratamendu globala egin beharko litzateela ere adierazi dute.
Lan eta kirol esparruak dira aniztasunerako eragozpen gehien dutenak. Lehenengo kasuan, sindikatuen inplikazio handiagoaren beharra sumatu dute berdintasunaren alde. Bigarren kasuan, eskubide hau praktikara eramatea eragozten duen “osagai matxista nabarmena” azpimarratu dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen