(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

5.000 bat lagunek parte hartu dute Giza Eskubideen 2018ko Astearen jardueretan astelehena, 2018.eko abenduak 17


Programazioa atzo amaitu zen AFNdanzarekin; hots, dantza, mimoa eta antzerkia biltzen dituen ikuskizun afrikarra


Igandeko ikuskizuna Baluarten.

Igandeko ikuskizuna Baluarten. ( irudia handitu )

Gutxi gorabehera 5.000 pertsonak hartu dute parte Giza Eskubideen Astearen barneko jardueretan. Astea Nafarroako Gobernuak antolatu du Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bitartez, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Astean zehar, lehen hezkuntzako ikasleek, bigarren hezkuntzako ikasleek eta herritarrek, oro har, antzerki-emanaldietan, ipuin-kontaketetan, elkarteekin egindako topaketetan eta dantza, mimo eta antzerki ikuskizunetan hartu dute parte.

Jardueren astea astelehenean aurkeztu zuten prentsaurrekoan, eta asteartean hasi zen Oralitatearen Galarekin; hain zuzen ere, munduko hainbat lekutako artistek Giza Eskubideak sustatu zituzten hitzaren, jolasaren eta irudimenaren bitartez. Guztira, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 350 ikasle hartu zuten parte, honako ikastetxe hauetakoak: Iruñeko Elorri IP, Zizur Nagusiko Erreniega IP, Iruñeko Sanduzelai IP, Orkoiengo Auzalar IP, San Adriango Alfonso X el Sabio eta Iruñeko Claret Larraona HLHZP.

Bi antzerki-saioetan zehar, ostegunean eta ostiralean, 17 ikastetxetako 4. DBHko eta 1. Batxilergoko 1.450 ikasle joan ziren Gaiarre Antzokiarekin batera antolatutako “Donde el bosque se espesa” obra ikustera. Arratsaldeko saioa herritarrei eskaini zitzaien, eta guztira 650 pertsona bildu ziren.

Larunbatean, Nafarroako 19 elkartek herritarrei erakutsi zieten Giza Eskubideen arloan egunero egiten duten lana. 2.000 bat lagunek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten Giza Eskubideak urratzearen inguruko errealitate ezberdinak eta elkarteen elkartasun eta konpromiso ezberdinak; hala nola, arrazakeriaren aurkako borroka, heriotza duinaren aldeko eskubidea, migrazio-politikak, Sahara, osasuna edo transexualitatea.

Jardunaldian zehar, jarduera programatuak burutu zituzten, eta 500 bat lagunek hartu zuten parte.

Aste barruko programazioa atzo amaitu zen Af Ndanza taldearen emanaldiarekin, publikoarengana Afrikako argiak eta itzalak gerturatuta. Emanaldian, esklabotasuna edo emakumeen genitalen mutilazioa bezalako gaiak jorratu zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa