Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herrera eta Elizalde kontseilariek inauguratu dute liburutegien sare publikoko langileei zuzendutako saioa.
Asun Maestro, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria, Herrera eta Elizalde kontseilariekin
(
irudia handitu
)
Liburutegien Zerbitzuak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendari buruzko informazio-jardunaldia antolatu du. Jardunaldia Nafarroako liburutegien sare publikoko langile eta liburutegi unibertsitario eta espezializatuetako ordezkariei zuzenduta dago, informazioaren bilketa-, sarbide- eta hedapen- zentro bezala eta gizartearen sentsibilizaziorako eta eraldaketarako plataforma gisa lan izugarria egiten dutelako eta lurralde baten egitura-ardatzak direlako.
“Nafarroan Garapen Iraunkorreko 2030 Agendaren ezarpenari buruzko txostenak” horrela jasotzen ditu 4. xedearen barruan, honela dionean: “Kultura, Gazteria eta Kirol Sailetik iraunkortasunezko kultura bat sustatu nahi da, eta, ondorioz, zeregin garrantzitsua betetzen du 2030 Agendaren hedapenean, bai liburutegi-sarearen bai Nafarroako gazteria sentsibilizatzearen bidez. Liburutegiei aipamena egiten zaie ere16. xedearen barruan, esatean “informazioaren sarbiderako alderdi garrantzitsu bat direla", alegia, funtsezko elementu bat direla “informazioaren sarbide publikoa bermatzeaz eta oinarrizko askatasunak babesteaz” hitz egiten duen 16.10 meta lortzeko.
Kultura, Gazteria eta Kirol Saileko eta Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Saileko Ana Herrera eta Isabel Elizalde kontseilariek, hurrenez hurren, eman diote hasiera ekitaldiari.
NBEren estatu kideek 2015eko irailean onartu zuten Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. Agendak 17 helburu eta dagozkien meta zehatzak barne hartzen ditu, eta denek dute amankomunean pobreziarekin amaitzea, desparekotasunaren eta injustiziaren kontra borrokatzea eta klima-aldaketari aurre egitea.
Jardunaldira bertaratutako kideak.
(
irudia handitu
)
Hain zuzen, jardunaldiak hausnarketarako gune izatea eta sare publikoko liburutegi guztiekin elkarlaneko proiektu bat planifikatzea du xede Garapen Iraunkorrak ustez izango dituen 17 xedeen inguruan. Zentro guztiak proiektu komun horretan arituko dira lanean, 2019ko lehenengo seihilekoan.
Informazio-bileran parte hartu dute Concha Vilariñok Kultura eta Kirol Ministerioaren Liburutegi Lankidetzako zuzendariordeak; Alicia Sellesek Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museistikako Espainiako Federazioko (Fesabid) zuzendariak eta Andrés Carbonerok Nafarroako Gobernuan Agendaren ezarpenerako departamentu arteko batzordearen koordinatzaileak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen