(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 751 plazako OPE arrunta onartu du 2018rako asteazkena, 2018.eko abenduak 12


326 plaza Unibertsitatez kanpoko irakasleentzat izango dira, 236 osasun-langileentzat eta 189 Administrazio Nukleorako


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu du 2018. urterako 751 plazako Lan Eskaintza Publiko (OPE) arrunta, hiru foru-dekreturen bitartez, eta Unibertsitatez kanpoko irakasleentzat (326 plaza), osasun-langileentzat (236) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Administrazio Nukleoko langileentzat (189) izango dira.

OPEan, estatuko legediak berrezartzeko gehienez baimentzen duen plaza-kopurua lortu da. OPEa Gobernuak sindikatuekin negoziatu du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziaketako Mahai Orokorrean, pasa den azaroaren 15 eta 22 artean.

Gogoratuko denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla osatzen duten plaza guztiak behin aztertuta, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeko 19. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen zituztenen kopurua zehaztu zen, gehitutako %5ari dagozkionak barne, eta, era horretan, guztira 751 plaza osatu dira.

Aurrez, eskaintza publiko honetan plazak sartzearren, Gobernuak, duela bi asteko bileran, azaroaren 28ko 99/2018 Foru Dekretua onartu zuen, plantilla organikoa aldatu zuena. Modu horretan, 45 plaza sortzeaz gain, Hezkuntzako plaza hutsen espezialitatea eta hizkuntza ez ezik, plaza elebidunak eta haien eremu ezberdinetako euskara maila ere zehaztu ziren.

Plazen zerrenda

Gobernuak 326 plaza onartu ditu Hezkuntzarako. Horietatik 169 plaza irakasleenak dira (98 gazteleraz eta 71 euskaraz), 88 Bigarren Hezkuntzako irakasleenak (56 gazteleraz eta 32 euskaraz), 59 Lanbide Heziketako irakasle teknikoenak (50 gazteleraz eta 9 euskaraz) eta 10 Hizkuntza Eskola Ofizialekoak (7 gazteleraz eta atzerriko hizkuntzetan eta 3 euskaraz). Beraz, guztira proposaturiko plazetatik 211 gazteleraz (%64,8) eta 115 (%35,2) euskaraz izango lirateke.

Era berean, 236 plaza definitu dituzte osasun-arlorako, 233 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak (O-NOZ) eta 3 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lanaren Institutukoak (NOPLI). O-NOZeko langileen 233 plazatatik, 56 56 fakultatibo espezialistenak dira, 37 beste fakultatibo batzuenak (horietako 12 euskarazko profilarekin), 90 osasun-diplomatuenak (28 euskarazko profilarekin), 10 osasun-teknikarienak, 30 osasun-laguntzaileenak eta 10 zeladoreenak. NOPLIko 3 plazatatik 2 erizain espezialistarenak eta 1 kimikariarena izango dira.

Halaber, OPEan Administrazio Nukleoko beste 189 plaza sartu dira. Sistema Informatikoetako langileen postuak finkatzea lehenetsi da; Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko sindikatuen ordezkaritzarekin lortutako akordioa bete da, hots, Gobernuak 2017ko apirilaren 5ean onartua plantillan beste 100 plaza sartzeko legegintzaldian zehar; edota aurretik onartutako OPEetan sartutako plazak osatzea, ahalik eta kopuru gehien estaltze aldera, hautatzeko prozedura gutxiagorekin. Hizkuntza-profilari dagokionean, Suhiltzaileen 38 plazatatik 8 euskarako B2 profilekoak izango dira, eta Foruzaingoko Agenteen 31 plazatatik 4 eta liburutegiko arduradunaren hiru plazatatik bat C1 profilekoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa