(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 10 milioi euro inbertituko ditu ETE industrialei inbertitzen laguntzeko asteazkena, 2018.eko abenduak 12


Urtarrilaren 31 arte eskatu daitezkeen diru-laguntzak FEDER funts komunitarioekin kofinantzatuta daude


Garapen Ekonomikoko Departamentuak 10 milioi euro bideratuko ditu ETE industrialentzako inbertsio-laguntzetara, FEDER funtsekin kofinantzatuta, lehia-posizioa hobetzen lagunduko dieten inbertsio produktiboko proiektuak gauza ditzaten. Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Industria sektoreak Foru Komunitateko egitura produktiboan duen pisua indartzea da dirulaguntza hauen helburua, eta hazkunde ekonomikoa, produktu eta merkatuen dibertsifikazioa, prozesu eta teknologia berriak eta kostuen murrizketa xede dituzten ekoizpen eta komertzializaziorako inbertsioak sustatuko dituzte.

Halaxe jaso da asteazken honetan, abenduak 12, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ebazpenean. Eskaerak aurkezteko epea bihar, ostegunez, abenduak 13, ireki eta 2019ko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da. Eskaera guztiak Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoko fitxaren bitartez aurkeztuko dira, eta bertan eskuratu ahalko da deialdiari buruzko informazio guztia.

Laguntza hauek bat datoz, Foru Komunitateko industria sektorea indartzeko eta enplegua nahiz enpresen batez besteko tamaina gehitzeko, Gobernuak Nafarroako 2020ko Industria Planean zehaztu dituen helburuekin.

Enpresa eta proiektu onuradunak

Hauexek dira aipaturiko dirulaguntzak eskatzen ahal dituzten enpresak: manufaktura-industriakoak, lurrun eta aire egokituaren hornitzaileak, hondakinen tratamenduan eta deuseztapenean dihardutenak, logistikakoak, informazio eta komunikazio arloko jarduerak garatzen dituztenak eta ingeniaritza, ikerketa eta garapeneko zerbitzu teknikoetan nahiz diseinu espezializatuko jardueretan dihardutenak.

Diruz lagunduko dira aktino material edo immaterialetan egindako inbertsio-proiektuak helburu hauetarako: establezimendu berri bat sortzeko, dagoeneko abian dagoen establezimendu bat handitzeko, ekoizpena dibertsifikatzeko eta fabrikazio-prozesu orokorrean funtsezko aldaketaren bat egiteko. Horrekin batera nabarmendu behar da, eskaerak ebaluatu eta laguntzaren intentsitatea kalkulatzeko erabiliko diren irizpideen artean, kontuan hartuko direla fabrikazio aurreratuko (4.0 Industria) sistemetan egindako inbertsioaren portzentajea eta berdintasunaren aldeko planak abian izatea. Ezarritako banakako ebaluazio-araubideari jarraiki, eskaerak aurkezpen-hurrenkeraren arabera baloratuko dira.

Proiektuak laguntza eskatzen den egunetik laguntza emateko ebazpenean zehaztutako azken egunera bitarteko epean gauzatu beharko dira, eta beranduenez, 2020ko martxoaren 31 baino lehen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa