(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Irakurketaren epizentroak” proiektua ostegun honetan jarriko da abian Nafarroako hamaika institututako 700 parte-hartzaile baino gehiagorekin asteartea, 2018.eko abenduak 11


Sare publikoko hamaika liburutegik epaimahaiaren lehen topaketa egingo dute, 2017an gazteleraz argitaratutako nobela onena hautatzeko


Epizentroak

Ostegunean burutuko da lehen saioa.

Ostegun honetan, abenduaren 13an, “Irakurketaren epizentroak” proiektuaren epaimahaiaren lehen topaketa egingo da. Hain zuzen ere, 700 pertsona baino gehiagoren artean erabakiko dute zein den 2017an gazteleraz argitaratutako nobela onena, hiru finalistetatik: “Una bala para el recuerdo”, Maite Carranzarena; “Lo del abuelo”, Anna Mansorena; eta “El Matarife”, Fernando Lalanarena.

Epaimahaian, honako hauek hartzen dute parte: Nafarroako hamaika institututako ikasleek eta irakasleek (guztira, 677 pertsona); gazteen irakurketarako bi elkartek; eta, gutxienez, hogei liburutegi publikok, irakurketako hogeita hamar bat klubetan banatuak, hogei ikasleko taldeekin, talde bakoitzeko koordinatzaile batekin eta irakasle laguntzaile batekin.

“Irakurketaren epizentroak” proiektua Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak bultzatzen du, Liburutegien Zerbitzuaren bitartez, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean.

Lehen topaketa 18:00etan egingo da hamaika liburutegi publikoetan aldi berean: Nafarroako Liburutegia, Zizur Nagusia, Barañain, Burlata, Atarrabia, Txantrea, Civican, Yamaguchi, Iturrama, San Frantzisko eta San Jorge, eta beste talde batzuekin errepikatuko da abenduaren 20an.

Topaketen bigarren txanda otsailaren 14an eta 21ean egingo da, eta hirugarrena maiatzaren 2an eta 9an. Modu horretan, parte-hartzaile guztiek hiru nobela finalistak irakurtzeko eta komentatzeko aukera izango dute. Azkenik, ekainaren 12an, neska-mutiko guztiak bilduko dira "Irakurketaren epizentroak" sariaren 1. edizioan irabazlea suertatu den egilearekin.

Proiektuan honako herri hauetako institutuek hartzen dute parte: Barañain, Basoko, Atarrabia, Julio Caro Baroja, Mendillorri, Zizur Nagusia, Burlata, Ochoa de Olza DBHI, Biurdana, Iturrama eta Martzilla. Proiektuaren helburua da bereziki irakurtzea sustatzea, baina baita ere ikasle gazteak liburutegietara hurbiltzea eta ikasketarako espazio ez ezik, bestelako praktika kulturaletarako espazio gisa ere bizitzea lortzea. Gainera, literatura-mailako epaimahaiaren bitartez, irakurketarekin modu ludikoagoan eta parte-hartzaileagoan erlazionatzen laguntzea da asmoa, eta, batez ere, irakurketako kluben dinamikak zuzenean ezagutzea.

Tailerren eta irakurketa-kluben paper dinamizatzailea

Irakurketa-arloko tailerrak eta klubak erreminta garrantzitsuak izatera iritsi dira biztanleriarengan oro har irakurketa-ohiturak finkatzeko; gainera, nerabezaroan erreminta horiek garrantzi handiagoa izan dezakete. Irakurketa jakin bati buruzko iritziak partekatzen diren taldean parte hartzean, komunikatzeko trebetasunak lantzeaz gain, elkarrizketa, enpatia edo asertibitatea bezalako balioak ere sustatzen dira.

Halaber, paper sozializatzaileaz gain, irakurketa-klubek pentsamendu kritikoa garatzen eta taldearen aniztasuna errespetatzen lagundu nahi dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa