(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuaren Hezigarri programak Europako eta Ministerioko babesa jaso du asteazkena, 2018.eko abenduak 5


Eskola-porrota eta eskola-uzte goiztiarra murrizteko programak 4 milioi baino gehiago jasoko ditu Europako Gizarte Funtsetik eta Ministeriotik


Hezkuntza Departamentuak abiarazitako Hezigarri programa, eskola-porrota eta eskola-uzte goiztiarrari aurre egiteko programa, babestu dute Europako Gizarte Funtsak eta Hezkuntza ministerioak. Hezigarrik irakasleei zuzendutako trebakuntza ekintzak eta ikastetxeen antolaketa eta metodologia eraldaketarako ekintzak proposatzen ditu.

Aniztasunari erantzuteko eta eskola-uzte goiztiarrari aurre egiteko funts propioak bideratzen ditu Hezkuntza departamentuak dagoeneko. Hala ere, neurri horiek guztiak batu eta birdefinitu ditu Hezigarri programan eta orain Europako Gizarte Funtsen (EGF) eta Hezkuntza ministerioaren babesa jaso du programak. Zehazki 4.184.620 € jasoko ditu, %50 EGFk jarriko du eta beste erdia Ministerioak. Hala baieztatu du Hezkuntza Zuzendari Orokor Roberto Perez Elortzak gaur bertan egindako prentsaurrekoan: “2018ko martxotik lantzen ari garen programari on ikusia eman diote diru-laguntza eskaria onartuta”. Departamentuak planteamendu jasangarria egin du baliabideak berrantolatzeko, era horretan, proposatutako egitasmoa 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abuztura bitartean garatuko du eta egindako proposamenari esker 2022ra arte luzatzea ekarriko du. Pereze Elortzak azaldu duenez, beraz, programak bi aldi izango ditu: ikasturte eta erdi Europako epeak betez eta programaren jarraitutasuna bermatzea Departamenduak egindako planteamenduari esker. “Departamentuaren lanaren egokitasuna baieztatzen du on ikusiak”, azpimarratu du zuzendari orokorrak; “ikasleen beharren aurrean berdintasunean oinarritutako erantzuna bermatzea dagokigu. Hala, Aniztasunari Erantzuteko Planak metodologia eta antolaketan aldaketak eragin ditu eta inklusiotik proposamenak birdefinitzen ari gara, era progresiboan, ikastetxe guztietara iristeko. Gaur egun, esaterako, 40 ikastetxe ari dira Hezigarri programan eta hobekuntza proposamenak ezartzen abangoardia dira kalitatezko hezkuntza-erantzun orekatu eta inklusiboa bermatzeko ikasle guztiei”, gehitu du Perezek. Azken batean, programak hezkuntzaren kalitatea bermatzea bilatzen du. Eta horretan azpimarra egin nahi izan du Zuzendari Orokorrak, eta era berean salatu egin du “hainbat arduradun politikok behin eta berriz darabilten eskola publikoa desprestigiatzeko jarduna, baita ikastetxe bakarra dagoen herrietan ere”.

Bestalde, Ordenazioa, Orientazioa eta Aukera Berdintasuna zerbitzu-zuzendari Ander Domblas Garciak, Hezigarri programaren arduradun gisa, berretsi egin du aniztasunari ematen ari zaion erantzuna “etengabe ari dela ebaluatzen Zerbitzua, hezkuntza komunitateko hainbat agente eta Ikuskaritza zerbitzua eta guztiek positiboki baloratu dute ematen ari zaion erantzuna”. Zehazki, 18-19 ikasturtean gehitu egin dira giza baliabideak 42 ikastetxe publikotan, ohiko dotaziotik harago, matrikula gehitu delako eta Ikuskaritza zerbitzuak hala proposatuta. Horrek 31 irakasle gehiago jardunaldi osoan kontratatzea suposatu du, beste 11 irakasle gehiago jardunaldi erditik gora eta 8 irakasle jardunaldi erdian baino gutxiago batzea. Eta, horrez gain, Hezkuntza departamentuak eskolatzeak baloratzeko bi sasoi gehiago ezarri ditu lehenengo eta bigarren hiruhilekoen amaieran.

Domblasek hainbat datu aurkeztu ditu prentsaurrekoan aniztasunari erantzuteko sistematikoki ezartzen diren baliabideak ikastetxeek eurek ikasturte hasieran egiten dituzten aurreikuspenei egokitzen direla erakusteko. Aurreikuspen hori egiten parte hartzen dute ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera, orientazio zerbitzuak, arreta goiztiarreko zentroa eta CREENAk eta guztiek egiten dituzten beharrezko ekarpenak. “Hala, behar gehien dituzten ikastetxeak identifikatzeko irizpide objektiboak zehazten dira eta ohiko matrikulazioan, ezohiko epean eta hortik kanpo gertatzen den eskolatzeari egokitzen dira informatikoki lagundutako aplikazioari esker, berdintasun irizpideak bermatzen ikastetxe guztiei”, azaldu du Domblasek.

Halaber, hezkuntza beharrizanei erantzuteko baliabide falta dagoela dioten kritikei erantzunez, Domblasek zehaztu du “ezohiko matrikula aldian jarraipena egiten da eta gaur egun, urtea ixtear dela, epez kanpoko eskolatze datuek berresten dute beharrezko baliabideak bideratu direla”. Aniztasunari Erantzuteko zerbitzutik berrikusi egin dira emandako baliabideak eta aipatutako hiru aldietan antzeko baliabideak ezari dira 49 ikastetxetan aniztasunari egoki erantzuteko, 218 saio gehiagorekin, alegia, 9 irakasle gehiago. Are gehiago, ezohiko matrikula epea amaitu zenean (abuztuak 31) talde bakarrak ratioa gainditzen zuen. Egoera hori ematen denean, Hezkuntza Hitzarmenean adostu bezala, ratio gainditutakoan zentroak erabakitzen du irtenbiderik onena ikuskaritzarekin adostuta. Eta adostasunik lortu ezean segimendu batzordeak lantzen du gaia. Baina egoera hori ez da eman.

Ohiko funtzionamenduaren barruan egiten dira hezkuntza baliabideen berrikusketak, Ikuskaritza zerbitzutik, eta irailetik hona berriro berrikusi dira ikastetxeek aniztasunari erantzuteko dituzten baliabideak, ikasturte hasieratik euren egoeran aldaketaren bat izan den ikastetxe guztietan. Horri esker, Departamentuak ordu eta irakasle gehiago jarri ditu behar izan den kasu guztietan. Baliabideen berrikusteak aldiro egiten dira epez kanpoko matrikulazio kasuak gertatzen direnean, era horretan, ikastetxe bakoitzaren beharrizanei erantzun ahal izaten zaio, bai ordu kopurua gehituta, tutoreen berrantolaketa eginez eta ikastetxe eta ikasleei ezaugarriak aintzat hartuta.

Hezigarri programaren ekintzak

Roberto Perez Elortzak azaldu duen bezala, aukera berdintasuna eta eskola arrakasta bermatzeko programa zabal honek 6 lan-lerro ditu:

1.- Irakasleen trebakuntza:

- Irakasleei zuzendutako sentsibilizazioa saioak.

- Eskola-absentismoa eta eskola-uzte goiztiarra saihesteko praktika onak partekatzeko saioak.

- Irakasle-taldeen trebakuntza saioak ikastetxean.

2.- Berrikuntza proiektuen deialdia:

Eskola-absentismoa eta eskola-porrota saihesteko ikastetxeek proposamen berritzaileak egiteko deialdia da. Ikastetxe bakoitzak bere testuinguruaren azterketatik abiatu beharra dauka eta aniztasunari erantzuteko proposatzen duena aztertu behar du; zehazki, eskola-absentismoa, eskola-porrota eta eskola-uzte goiztiarrari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. mailak eta DBH lehenetsiz.

Hezigarri programan parte hartzen ari diren Nafarroako 40 ikastetxeek (linka) osatzen duten aurtengo deialdia eta beste 40 ikastetxe gehituko dira hurrengo ikasturtean.

3.- Hezigarri sareak:

Formazioan eta esperientzietan oinarritutako ikastetxeen arteko partekatzeak.

4.- Ikasleei laguntza:

Absentismoan, eskola-porrotean edo eskola-uzte goiztiarrean erortzeko arriskua duen ikasle-perfila dutenekin lan egiten da.

Arazo horietara daramaten faktoreak identifikatzen dira, irakasleak trebatzen dira eta hezkuntza sisteman gera daitezen bermatzeko baldintzak sortzen dira.

5.- Errefortzu saioen programa arratsaldez.

6.- Eragile edo bitartekari sozio-kulturala izendatzeko deialdia:

Figura hau sustatzeko lan egingo da, pertsona gehiago egon daitezen jarduera horrekin; 2016-17an ekin zitzaion, pilotatze programa batekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa