(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Javier Eseverri eta Koteto Ezkurra saritu ditu Nafarroako kirol-arloko “erreferente eztabaidaezin” bezala ostirala, 2018.eko azaroak 30


Horrela adierazi du Nafarroako Gobernuaren Kirol Merezimenduaren 18 sari banatzeko gaur goizean egin den ekitaldian


Ezkerretik eskuinera, Rubén Goñi, Ainhoa Aznárez, Ezkurraren alaba Maialen, Barkos Lehendakaria, Javier Eseverri, Herrera kontseilaria eta Primitivo Sánchez. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek zuzendu du Foru Gobernuak aurten Kirol Merezimendurako 18 sari emateko ekitaldia. Javier Eseverri areto-futboleko jokalaria eta Koteto Ezkurra erremontista “erreferente eztabaidaezinak” direla esan du, haien bi hamarkadako ibilbide profesionalean jasotako palmaresetik haratago, “eredugarritasun inbidiagarria erakutsi baitute kirolarekin loturiko balioen transmisioan”.

Bi kirolarik jaso dute aurten Nafarroako Gobernuak Kirol Merituarentzat ematen duen Urrezko domina, elite profesionala uztearekin bat eginez. Horrez gain, Barkos Lehendakariak zilarrezko 13 domina banatu dizkie beste hainbat pertsonari, zuzendaritza-lanetan edo lan teknikoetan egin duten guztiarengatik, eta beste ohorezko hiru aipamen ere banatu ditu.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, Nafarroako Egunaren ekitaldien programaren esparruan. Bertan, parte hartu dute, baita ere, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek; Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak, Ana Herrerak; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Ruben Goñik; eta Kiroleko zuzendariordeak, Primitivo Sanchezek.


Saridunak entitate nafarrekin. ( irudia handitu )

Nafarroako kirolari egindako ekarpena

Hitzaldian, Barkos Lehendakariak omendutako pertsonen inguruan nabarmendu nahi izan du "Nafarroako kirola aberasteko" egin duten ekarpena, bai lehiaketa-arloan zein sustapenean, nahiz zuzendaritza-lanak edo lan teknikoak eginaz.

Javier Eseverriri dagokionean, Uxue Barkosek haren karisma, lidergoa eta pistaren barruan nahiz kanpoan duen "portaera eredugarria" edota klubarekiko, Irurtzungo Xota, duen leialtasuna goraipatu ditu. Gogoratu behar da Eseverri, kategoria gorenean igaro dituen 20 urtetan, 56 aldiz nazioartekoa izan dela Espainiako Selekzioarekin, Munduko txapeldunordea 2008an, Europako txapelduna bi aldiz (2007 eta 2010) eta 2006an Ligako itxiera-aurrelari onena dela esan izan da.

Bestalde, Koteto Ezkurrari dagokionez, domina Maialen Ezkurra alabak jaso du, Koteto bidaian izateagatik, eta Barkos Lehendakariak adierazi du erremontearekin konpromiso pertsonal eta kirol konpromiso "apurtezina" izan duela, bizitzako ibilbideaz gain, "guztiontzat eredua baita, egoera konplexuak gainditu eta etorkizunera begira jarraitu duelako". Ezkurrak, 28 urteko ibilbidean, banako 11 titulu eta bikotekako hiru eskuratu ditu.

Gure gizartearen balio “egituratzailea”

Barkos Lehendakariak, halaber, zilarrezko 13 domina jaso dituzten pertsonak eta ohorezko aipamena jaso duten hiru pertsona eta erakunde aipatu ditu. Guztien inguruan esan du haien papera "benetan garrantzitsua" dela gure gizartearen balio "egituratzailearengatik". Era berean, Nafarroako kirola sustatzeko inplikazioa nabarmendu nahi izan du.

Azkenik, Uxue Barkosek adierazi du Nafarroako Gobernuak konpromisoa duela kirolaren alde lan egiten jarraitzeko, eta, eremu horretan, beste jarduera-ildo batzuen artean, Kirolaren Balioen Plana eta Kirolaren eta Emakumearen Plana nabarmendu ditu, “gure kirola, afizionatua zein profesionala kalitate-maila gero eta altuagoetara" eramatearren.



Zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak

Hona hemen zilarrezko domina eta merituak jaso dituzten pertsonen zerrenda:

-María Reyes Castilla Jusué, 20 urtetik gora saskibaloi femeninoa sustatzen aritzeagatik Obenasa, Loyola eta Monjardín Lizeoan.

-David Gómez Andrés, 25 urtetik gora Corellako Kirol Klubean masajista-lanetan aritzeagatik.

-José Carlos Lerga Esquiroz, 30 urtetik gora Tafallan eskubaloia sustatzen aritzeagatik. Gainera, beste kirol-ekimen batzuetan ere lan egiten du.

-José Manuel Menéndez López, 27 urtetan borroka olinpikoa eta bestelako kirol-diziplinak sustatzen aritzeagatik Burlatan eta Nafarroan.

-Gonzalo Mombiela Martínez, 25 urtez xakea sustatzen aritzeagatik Orvina Klubean eta beste erakunde batzuetan.

-Josetxo Murgiondo Iñiguez de Heredia, 30 urtetik gora errugbia sustatzen aritzeagatik Iruña Klubean funtzio ezberdinak eginaz.

-Ramón Murillo Ramírez, 30 urtetik gora erreminta-pilota sustatzen aritzeagatik Tafallako Peña Pelotazale San Sebastián Klubean.

-Javier Olcoz Ochoa, 26 urtetik gora hipika sustatzen aritzeagatik Zahori Klubean eta Nafarroako Hipika Federazioan.

-Marta Puente Iñigo, 20 urtetik gora Nafarroan badmintona sustatzen aritzeagatik.

-Iñaki Saralegi Aranguren, 30 urtez saskibaloia sustatzen aritzeagatik Gazte Berriak, Mendialdea eta Jesusen Bihotzaren Mirabeetan.

-Galina Savitskaia Krisevich, 20 urtetik gora saskibaloi femeninoa sustatzen aritzeagatik Ardoin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

-Arantza Ursúa Andrés, 20 urtetik gora errugbi femeninoa sustatzen aritzeagatik NUPen nahiz La Única Klubean.

-Javier Vallejo Ochoa, 30 urtetik gora saskibaloia sustatzen aritzeagatik ondorengo klubetan: Santísimo Sacramento, Oberena eta Berriozarko Mendialdea.

Bestalde, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ohorezko aipamena eman die honako hauei: Peio Alzueta Labiano, duela gutxi zendua eta Iratxo Mendi Klubeko lehendakaria izandakoa; Arroitzeko Zarramonza Kirol Elkartea, 50. urteurrena betetzeagatik; eta Garesko Gares Kirol Elkartea, baita ere 50. urtemugarengatik.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa