(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Egunaren kontzertu nagusirako sarrerak eros daitezke oraindik, Baluarten ostirala, 2018.eko azaroak 30


Gazte-talentua Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Orkestrarekin eta Iruñeko Ganbera Abesbatzarekin arituko da, errezitaldi batean, hurrengo astelehenean, Baluarten


Nafarroako Egunaren kontzertuan parte hartuko duten ikasleak, entseguaren atsedenaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Egunaren kontzertu nagusirako sarrerak eros daitezke oraindik. Abenduaren 3an izango hitzordua, Baluarten, eta elkarrekin arituko dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Orkestra eta Iruñeko Abesbatza Ganbera. Sarrerak Baluarten daude salgai, 6 eta 12 euro bitartean web

Aipatu behar da kontzerturako 600 sarrera saldu direla dagoeneko, eta jende gehiago animatzeko xedez, publizitate-kanpaina bat abiarazi dela bai prentsan bai sare sozialetan.

Kontzertua Manuel Hernández Silvak Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendariak zuzenduko du, eta Manuel Escauriaza tronpa-jotzaile bakarlariak, 23 urteko gazteak, interpretatuko du, Orkestrak eta Baluarte Fundazioak Nafarroako gazte-talentuaren alde egin dute apustuaren barruan.


Nafarroaren Egunaren kontzertu nagusia iragartzen duen kartelak. ( irudia handitu )

Nafarroako Egunaren kontzertuaren aurretiazko entsegua

Gaur goizean, Atarrabiako Kultur Etxean, Nafarroako Egunaren kontzertuaren aurretiazko entsegua egin da, azkenekoa. Atsedenaldian, Manuel Hernández Silvak Orkestra Sinfonikoaren zuzendariak honela esan du: “Nafarroaren Eguna ospatzea, horrelako kontzertu nagusiarekin zorionak ematekoa da, sinfonia handi hau egiten ari baitgara eta gainera, gure hiri honetako Goi Mailako Kontserbatorioko, ikasle gazte sentikorrek parte hartu dute”. Honekin batera, gaineratu du, “horrelako emanaldiekin, “gure balore nafarrak musikaren bidez nabarmentzen dira, arte unibertsala baita, beraz, niretzako kontzertu hau zuzentzea ohorea da”.

David Gálvezek Iruñeko Ganbera Abesbatzako zuzendariak, bere aldetik, honakoa esan du: “Kontzertu hau Nafarroako egun handian, musika-entitate ezberdinak elkartzeko modua da, horregatik, bertan parte hartzea ohorea da eta harrera ona izatea espero dugu”.

Azkenik, Juan María Ruizek Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren ikasketa-buruaren hitzen arabera, “Kontserbatorioko ikasleentzako kontzertu honek lan munduan sartzea suposatzen du. Halaber, ilusio handia dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin jotzeko”.

Formatu handiko kontzertua

Nafarroako Egunaren kontzertua Nafarroako "Erresumako Gortearen Sartzerako Martxa" ereserkiaren interpretazioarekin hasiko da, eta programa anitza bi zatitan eskainiko digu. Lehenengo zatia Nafarroako Fernando Remacha konpositorearen “Siete canciones vascas obraren Leihorik leihoren” David Gálvezen egokitzapenarekin hasiko da. Gero, Abesbatzak “Tirana del trípili” interpretatuko du, Blas de Laserna corellarraren tonadilla, Remachak eta Gálvezek egokitu dutena. Lehenengo zatia Manuel Escauriaza tronpeta-jolearen Mozarten “4. zk., Mi bemol maiorren K495” interpretazioarekin amaituko da.

Kontzertuaren bigarren zatian Shostakovitchen “5.sinfonia nagusituko da, RE minorren, Opus 47”. “Emozio eta sentimendu oparoko konposizioa” dela iritzi zaio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones de Manuel Hernández-Silva
Declaraciones de David Gálvez
Declaraciones de Juan María Ruiz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa