(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako aldaketa klimatikoaren inguruko lana Londresen ostirala, 2018.eko azaroak 30


Isabel Elizalde kontseilaria The Climate Group-en 15. urteurrenean


Foto de grupo

Isabel Elizalde (ezkerretik hasita hirugarren lekuan) eta The Climate Group-en zuzendaria, Helen Clarkson (eskuinetik laugarren lekuan), eskualdeetako ordezkariekin, Lords-en Ganberan egindako topaketan. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Isabel Elizaldek, Londresen parte hartu du "The Climate Group" Nazioarteko erakundearen 15. urteurrenean; erakundeak aldaketa klimatikoaren arloan lan egiten du, eta Under2 Koalizioaren idazkaritzaren egoitza da, 43 herrialdetako estatuko eta eskualdeetako 205 gobernuren aliantza, berotegi-efektuko gasak murrizteko.

Azaroaren 28ko arratsaldean, House of Lords-en, Erresuma Batuko Parlamentuko Lords-en Ganberan, egindako harreran, Isabel Elizalde “The Climate Group” taldearen zuzendariarekin, Helen Clarkson-ekin, eta Euskadiko, Kataluniako, Quebec-eko, Baden-Würtemberg-go eta Lombardiako ordezkariekin bildu da, besteak beste.

Topaketan, Elizaldek Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren berri eman du; hain zuzen ere, aldaketa klimatikoaren efektuak arintzeko eta horietara egokitzeko, Nafarroako Aldaketa Klimatikoaren Ibilbide Orria onartu eta abian jarri dutela esan du, hots, KLINA 2017-2030. Estrategia zabal horren garapenean, 2018ko elementurik nabarmenen artean, LIFE NADAPTA proiektua eta #ACTIVASPORELCLIMA konpromisoa azpimarratu ditu, Nafarroak ateratakoa, Iruñean urrian egindako Emakumeen eta Aldaketa Klimatikoaren Topaketan.

LIFE Nadapta proiektu integratua da, LIFE Europak eskualde batean abian jartzen duen era horretako lehena. Hurrengo zortzi urtetarako 15,6 milioi euro jarri dituzte, eta Nafarroa aldaketa klimatikora egokitzeko politika publikoak eta agente sozialekiko lana bultzatzen dituzte. LIFE Nadapta ekintzen programa zabala da gure komunitatea aldaketa klimatikoaren efektuetara egokitzeko. Hain zuzen ere, 53 neurri zehaztu dira sei arlo estrategiko ezberdinetan garatzeko: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta plangintza, eta monitorizazioa.

#ACTIVASPORELCLIMA/EMAKUMEOKLIMA adierazpenak emakumeek aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarako egiten dituzten ekarpenen konpromisoa erakusten du. Helburua da ekarpen horiek ezagutzera ematea, onartzea eta bultzatzea, eta, horretarako, adierazpenean gomendio eta konpromiso zehatzak jasotzen dira, emakumeen rola, plangintza, kudeaketa eta ekintza indartzeko arazo horretan, honako hauek  bezalako arlo ezberdinetan: ahalduntzea, hezkuntza, osasuna, gizarte-politikak eta enplegurako  aukera berriak. 

“The Climate Group”: estatu eta eskualdeetako 205 gobernu

“The Climate Group” nazioarteko erakundea da, Londresen egoitza duena, aldaketa klimatikoa jorratzen du, eta Under2 Coalition-en idazkaritza hartzen du; hots, 43 herrialdetako estatuko eta eskualdeetako 205 gobernuren aliantza, berotegi-efektuko gasak murrizteko.

“The Climate Group” 2004. urtean eratu zuten erakunde independente eta irabazi asmorik gabekoa bezala, eta mundu osoko enpresa eta gobernu mailako liderrekin egiten du lan, aldaketa klimatikoa jorratzeko. Taldeak mundu-mailan egiten du lan, eta Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Indian egoitzak ditu. Programak energia berriztagarrietan eta berotegi-efektuko gasen murrizketan oinarritzen dira.

“The Climate Group” taldearen lan nagusia da Under2 Coalition koordinatzea; hau da, mundu osoko estatuetako eta eskualdeetako gobernuen aliantza, berotegi-efektuko gasen isurpenak 2050. urterako zero maila garbietara murrizteko konpromisoa hartu dutenena. 2017. urteaz geroztik, Under" Koalizioan 43 herrialdetako 205 gobernutik gora biltzen dira, eta 1.300 milioi pertsona eta munduko ekonomiaren ia %40a ordezkatzen dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa