(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru intereseko inbertsio bezala deklaratu dute Tuteran lau eguzki-instalazio fotovoltaiko jartzea asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Enhol Taldeak sustatuta, 320-350 bat lanpostu sortzea aurreikusten da


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako akordioaren bitartez, foru intereseko inbertsio moduan deklaratu dute Tuteran lau eguzki-instalazio fotovoltaiko abian jartzeko eta ustiatzeko enpresa-proiektua, 176 MW-ko potentziarekin, Enhol Taldeak sustatuta.

Obra egiteko, instalatzeko eta abian jartzeko fasean zehar, 320 eta 350 lanpostu artean sortzea aurreikusten da edota 20-25 pertsona kontratatzea ondorengo ustiapenean. Enplegu horiek guztiak proiektua kokatuko den lekuan sortuko dira.

Proiektuaren inbertsioa gutxi gorabehera 99.650.000 eurokoa da, eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuko Estrategiako "Energia berriztagarriak eta baliabideak" izeneko eremu estrategikoan kokatzen da. Gainera, Plan Energetikoko energia berriztagarriak ekoizteko helburuak lortzen laguntzen du, eta lanpostu-kopuru handia sortuko du eraikuntzan zein ustiapenean, enplegua sortzeko premia bereziak dituen tokian.

Gogoratu behar da Exekutiboak foru intereseko inbertsio bezala deklara ditzakeela Nafarroako garapen ekonomiko, sozial edo lurralderako garrantzi berezia duten proiektuak. Izendapen hori lortzen duten ekimenek lehentasunezko eta premiazko bultzada izaten dute ondoren, Nafarroako administrazio publiko guztiekin egin beharreko izapide ezberdinetan. Era horretan, esate baterako, erdira murrizten dira jarduera ezartzeko, hirigintza-plangintza egiteko edo gauzatzeko, irekitzeko edo funtzionamendurako lizentziak izapidetzeko aurreikusitako epe arruntak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa