(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak animazioko film laburra egin du langileen osasun-azterketen garrantziaren inguruan asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Azterketa medikoen arrazoiei, derrigortasunari edo aldizkakotasunari buruzko zalantzak argitzen ditu, azterketak funtsezkoak baitira lan-arriskuen prebentziorako


Transcripción textual del video

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasunaren Zerbitzuak animazioko film laburra egin du euskaraz zein gazteleraz, langileen osasun-azterketei (azterketa medikoak) buruzko alderdi ezberdinen gaineko zalantzak argitzeko asmoarekin; alegia, funtzionamendua, zeri eta nola erantzun behar dioten, zein egoeratan derrigorrezkoak diren edota noiz egin behar diren.

Film laburraren fotograma ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasunaren Zerbitzuak animazioko film laburra egin du euskaraz zein gazteleraz, langileen osasun-azterketei (azterketa medikoak) buruzko alderdi ezberdinen gaineko zalantzak argitzeko asmoarekin; alegia, funtzionamendua, zeri eta nola erantzun behar dioten, zein egoeratan derrigorrezkoak diren edota noiz egin behar diren.

Ekimena Lan Osasunaren 2017-2020 Jarduera Planean kokatzen da, Osasuna Zaintzeko Programan, eta helburua da, halaber, biztanleria azterketa mediko horiek egitera animatzea, langileentzat zein enpresentzat prebentzio aldetik duten garrantzia dela-eta. 

Laneko Medikuntza enpresetan prebentziozko jardueraren espezialitateetariko bat da; hots, "ezer gerta aurretik ekitea". Ondorioz, osasun-azterketetan lekuko edo lanpostuko arrisku-faktore ezberdinek osasun-egoeran eragindako alterazioak (fisikoak, kimikoak, biologikoak, ergonomikoak eta psikosozialak) bilatu nahi dira, egoera goiztiar eta itzuliezinean, eta pertsona bakoitzaren osasun-egoeraren bilakaera ebaluatzen laguntzen dute. Gainera, lortzen diren emaitzak baita ere garrantzitsuak dira taldearen balorazioaren ikuspegitik, analisi epidemiologikoaren bitartez jakin baitaiteke enpresan zeintzuk diren lan-arriskuak izan ditzaketen lanpostuak edo zereginak, lan-baldintza horiek hobetze aldera.

Enpresen osasun-egoera ezagutzea

Ildo horretan, bideoan, osasunaren zaintza kolektiboaren baliagarritasuna eta premia nabarmentzen dira, gehiegi ezagutzen ez diren alderdiak. Sintomen edo kalteen banako datuak biltzeak honako hauek egiten laguntzen du: 1) arriskuak identifikatzea; 2) kalte garrantzitsuak zehazten dituztenak lehenestea; 3) plangintza kolektiboan helburuak ezartzea; 4) prebentzio-kudeaketaren adierazleak definitzea; eta 5) arriskuak kontrolatzeko aplikatutako neurriak eraginkorrak izan diren ala ez ebaluatzea. Eta hori guztia enpresen osasun-egoera nolakoa den jakitearren.

NOPLOIk, orobat, azpimarratu nahi duen beste alderdietariko bat da enpresek eta haien prebentzio-zerbitzuek langileen ordezkariei nahiz NOPLOIko Laneko Osasunaren Zaintza atalari arlo horretako informazioa transmititzea  garrantzitsua dela. Ezbehar-tasa handieneko enpresetara bisitak egiteko proiektu berriko datuen arabera, 11 eta 250 langileko enpresen %42ak soilik aurkezten dizkie urtero ordezkariei osasunaren zaintzari buruzko datuak; bestalde, Lan Osasunaren Zerbitzuak langileen soilik %50aren osasun-arriskuei eta -zaintzari buruzko informazioa jasotzen du, eta datu horiek gehienbat plantilla handiagoko enpresetakoak izaten dira. Hori dela-eta, NOPLOIk enpresak eta prebentzio-zerbitzuak esku hartzera animatu nahi ditu, aipatu kopuru horiek gehitzearren.

Nafarroan, langileen osasun-azterketak batez ere enpresek kontratatzen dituzten kanpoko prebentzio-zerbitzuen bitartez egiten dira, eta enpresa bakoitzean dauden arriskuen arabera egin behar dira. Jarduera horretan, baldintza argi batzuk bete behar dira; hala nola, boluntariotza, doakoa izatea, lortutako datuak isilean gordetzea edo horien berariazkotasuna, besteak beste. Batzuetan, modu oportunistan, bestelako osasun-probak egiten dira, lan-jarduerarekin inolako zerikusirik ez dutenak, eta horiek ezin dituzte behar bezalako azterketak lausotu edo eraldatu. 

Azkenik, NOPLOIk azpimarratu nahi du enpresek tarteka proposatzen dituzten osasun-azterketak, lan-arriskuen prebentziorako betebeharrak betetze aldera, langileen osasuna hobetzeko egiten direla, eta absentismoa kontrolatzeko edo langileak hautatzeko jarduerekin ez direla nahastu behar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa