(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 6,2 milioi eurotan areagotu du finantzarioa ez den gastu-muga 2019rako, 3.241,7 milioitara iritsi arte asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Diru-sarreren aurreikuspenen hobekuntza batean oinarritzen da neurria


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du 2019ko aurrekonturako gastu-muga ez finantzarioa 6,2 milioi eurotan handiagotzeko akordioa. Hori onartuta, 3.241.704.582 eurotan finkatzen da bukaerako zenbatekoa.

Foru-gobernuak iragan urriaren 17an onartu zuen hasierako gastu-muga. Hala ere, Zerga Ogasunaren txosten baten arabera, hobekuntza bat eman da 2019rako diru-sarreren aurreikuspenetan sozietate-zerga dela eta, jarduera ekonomikoaren hobekuntzaren, zerga-aldaketen inpaktuaren eta beste ezohiko kontu batzuen ondorioz. Hortaz, muga berria onartzeko bidea eman da.

Honako banakapenetik lortzen da, zehazki, ezarritako zenbatekoa. Diru-sarrera finantzarioak 3.970.203.725 eurotan zenbatesten dira. Horiei gehitu behar zaizkie baimendutako gehieneko defizitaren 21.576.303 euroak eta Foru Ogasunak nazioko kontularitzako doikuntzetatik lortuko dituen 24.192.110 euroak. Aitzitik, hasierako zenbatekotik 229.292.786 euro kendu behar dira tokiko ogasunei ordaintzeko eta 544.974.770 euro Estatuaren diru-ekarpenengatik. Eragiketa horien ondorioz, 3.241.704.582 eurotakoa da bukaerako zenbatekoa.

Zuzenketak artikuluei

Akordio berean, Nafarroako Gobernua ados agertu da Nafarroako 2019rako Aurrekontu Proiektuaren artikuluak zuzentzeko 47 tramite onartzearekin. Geroa Bai, EHBildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta APF IE talde parlamentarioek aurkeztu dituzte zuzenketa horiek.

Aurrekontu Proiektuan aurreikusten ez ziren diru-sarreretatik datorren gastuaren handiagotzearekin finantzatzen diren proposamenak direlako justifikatzen da onartze hori.

Gobernuak, bere aldetik, bere desadostasuna erakutsi du beste 24 zuzenketa tramitera onartzearen aurrean, kasu honetan PSN, UPN, Geroa Bai, EHBildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta APF IE eta PP talde parlamentarioek aurkeztuak. Proposamen horiek gastuaren hazkundea dakartelako erakutsi da desadostasuna, bai handitu ezin daitezkeen partidak handitzeko aukera ezartzen dutelako, edo bai, handi daitezkeenak izanik, ez dutelako beste partida bateko murriztea moldatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa