(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Montepíoetako funtzionarien eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko Foru Lege proiektua onartu da asteazkena, 2018.eko azaroak 28


Beste hainbat neurriren artean, amatasunaren osagarria sartu da pentsio kontributiboetan. eta erretiratzeko adina zuzentzeko koefizienteak


Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumonten proposamenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proiektua onartzeko erabakia hartu du gaurko bileran. Hemendik aurrera, testua Nafarroako Parlamentura igorriko da, bertan eztabaidatu eta onartzeko, hala badagokio.

Azken urteotan, hainbat berritasun eta aldaketa izan dira Gizarte Segurantzako sistema orokorrean, eta horietako batzuk Estatuko klase pasiboen araubidean txertatu dira geroztik, baina ez dira jaso Nafarroako gizarte aurreikuspeneko eta eskubide pasiboen sisteman. Hortaz, gaur onartutako aldaketaren helburua da berritasun horiek bertako araubidean txertatzea.

Zehazkiago esanda, amatasunaren osagarria sartu du Gizarte Segurantzaren sistemako pentsio kontributiboetan eta Estatuko klase pasiboenean; erretiratzeko adina jardueraren arabera zuzentzeko koefizienteen aplikaziorako araubide juridikoa erregulatu du Gizarte Segurtantzaren esparruan, suhiltzaileekin edo desgaitasuna dutenekin gertatzen denaren ildotik; eta erretiroko pentsioaren eta pentsiodunen lanaren arteko bateraezintasunen araubidea zehaztu du, baita umezurtzen pentsioen erregulazioa ere.

Horrekin, batera prestazioen preskripzio eta iraungitzeari buruzko zein prestazioen sortzapenari loturiko zenbait desdoikuntza ere argitu ditu, aplikazio praktikoan sorrarazten dituen arazoen harira, eta Gizarte Segurtantzara egokitu du lan-bizitza nahitatez erretiratzeko adinetik harantzago borondatez luzatzeko pizgarria.

Horren harira, gogoratu behar da 10/2003 Foru Legean zehaztutako gizarte aurreikuspeneko eta eskubide pasiboen sistema berezkoa eta autonomoa dela, Gizarte Segurantzatik nahiz Estatuko klase pasiboen sistematik independentea, horietako bakoitzak dagokion araudi erregulatzailea baitu.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa