(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

11.000 pertsonek Zangozako Osasun Zentroko erradiologia, erretinografia eta tonometriako ekipo berriak erabili ahal izango dituzte asteartea, 2018.eko azaroak 27


Bisitaldian, Domínguez kontseilariak 424.000 eurotan baloratu du egindako inbertsioa, eta azpimarratu du ekipoek osasun arreta hobetuko dutela eta biztanleek ez dituztela aurrerantzean Iruñera joan-etorriak egin beharko


Transcripción textual del video

Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak, gaur, Zangozako Osasun Zentroan duela gutxi jarritako erradiologia, erretinografia eta tonometria zerbitzuak bisitatu ditu. Zangoza, Izaba eta Zaraitzuko oinarrizko osasun zonak hartzen dituen 36 herrietako 11.000 biztanlek baino gehiagok zerbitzu berriak erabili ahal izango dituzte. Domínguezen arabera, xedea “herritarren osasun-beharrei erantzutea, eta, aldi berean, zerbitzuak era integral eta jarraituan eta zuzentasunez ematea da”.
Centro Salud Sanguesa

Agintariak ikastetxeko zuzendari taldearen parte den persona batekin, ekipo berriez hornitutako zentroko gela batean. ( irudia handitu )

Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak, gaur, Zangozako Osasun Zentroan duela gutxi jarritako erradiologia, erretinografia eta tonometria zerbitzuak bisitatu ditu. Zangoza, Izaba eta Zaraitzuko oinarrizko osasun zonak hartzen dituen 36 herrietako 11.000 biztanlek baino gehiagok zerbitzu berriak erabili ahal izango dituzte. Domínguezen arabera, xedea “herritarren osasun-beharrei erantzutea, eta, aldi berean, zerbitzuak era integral eta jarraituan eta zuzentasunez ematea da”.

Guztira 424.313 euroko inbertsioa egin da, honela xehatuta: 384.754 euro erradiologiako ekipoa martxan jartzeko; 27.217 euro erretinografoa erosteko eta 12.342 euro tonometroa erosteko (begietako tentsioa kontrolatzeko tresna).

Berarekin egon dira Santos Induráin lehen mailako arretako zuzendari gerentea; Ángel Navallas Zangozako alkatea eta zentroko zuzendaritza-taldea; Merche Artieda lehen mailako arretako zuzendaria; Teresa Leache erizaintzako burua; eta Nuria Legaz Administrazio Unitateko burua. Domínguez kontseilariak azpimarratu du “zerbitzu horiek, batetik, eskualdeko herritarrek osasun-zerbitzuetara duten irisgarritasuna hobetuko duela, izan ere, aurrerantzean, ez dute proba horiek egitera Iruñean dagoen Nafarroako Ospitale Gunera joan beharrik izango,  eta, bestetik, lehen mailako arretako profesionalek erabakitzeko gaitasun handiagoa izango dutela”.


Centro Salud Sanguesa

Beste gela baterako bisita. ( irudia handitu )

Erradiologiarekin hilabete

Zangozako Osasun Zentroko erradiologia-ekipoa urriaren 16an jarri zen martxan, gela berria eraikitzeko beharrezko zabaltze-obrak amaitu zirenean.

Horretarako, Servicio Navarro de Salud-Osasunbideak 384.754 euroko inbertsioa egin du, honela xehatuta: 182.628 euro zabaltze-obretarako; 197.890 euro X izpien tresna digital robotizatua erosteko, eta 4.236 euro gelako ekipamendua hornitzeko. Zerbitzu berriarekin batera Zangozako lantaldean lanpostu berri bat sartu da, erradiologiako teknikari espezialistarena hain zuzen.

Zerbitzuak erradiologia sinpleak egiten ditu, muskuluen eta eskeletoaren patologiak (bizkarrezurra barne) edo toraxari eragiten diotenak (arnas prozesuak, pneumoniak, etab.) baloratzeko bereziki. Hain ohikoak ez diren beste erradiografia batzuk ere egiten dira, esaterako garezur, aurpegi edo sabelaldekoak. Jada formatu digitalean –ez eta formatu fisikoan- egiten diren proba horiek Servicio Navarro de Salud-Osasunbidearen sareko edozein puntutik bistara daitezke. Martxan jarri denetik lehenengo hilabete honetan 167 erradiografia egin dira honezkero. Arreta-zerbitzuko ordutegiak hauek dira: 11:40etatik 19:00etara lanegunetan, eta 10:00etatik 20:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan.

Erretinologia Zangozan eta Altsasun

SNS-Ok erradiologiako ekipoaz gainera erretinografiako zerbitzu berria jarri du martxan, bai Zangozan bai Altsasun. Bi zentroetan, erretinografoa eta tonometroa jarri dira biztanleei pixkanaka azterketa osagarriak egiten hasteko, gaixo diabetikoei bereziki.

Erretinografia erretina ikusi eta aztertzeko argazkiak egitea ahalbidetzen duen sistema bat da, eta erretinopatia diabetikoaren kasuan bereziki erabilgarria da. Gaixo diabetikoei egiten zaien jarraipen-programen alderdi garrantzitsuetako bat diagnostiko goiztiarra da, orain bertan patologia hori delako itsutasunaren lehenengo kausa Espainian. Zangozako eta Altsasuko gaixo diabetikoak orain arte Iruñera joaten ziren probak egitera, bi ekipo horien ezarpenarekin, aldiz, beren osasun-zentroan emango diete hitzordua eta aurrerantzean ez dute NOGra joan-etorririk egin beharko.

54.435 euroko inbertsioa egin da ekipoen hornikuntzarako, 27.217,5 euro gailu bakoitzarentzako. Arreta-zerbitzuko ordutegiak hauek dira: Zangozan asteartetik ostegunera 12:00etatik 14:00etara, eta, Altsasun, ostegunetan, 15:30etatik 19:30etara.

Ekografoak oinarrizko osasun-zonetarako

Osasun arloko profesionalen erabakitzeko gaitasuna areagotzeko SNS-Oren programaren markoan, Zangozako eta  Zaraitzuko oinarrizko osasun-zonetan ekografiak egiteko ekipo bana jarri dira. Aurki, beste ekipo bat jarriko da Izabaren oinarrizko zonan.

ARGAZKI OINA: Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak Santos Induráin lehen mailako arretako zuzendari gerentearekin ; Merche Artieda lehen mailako arretako zuzendaria; Teresa Artieda; Sangüesa eta Aibar alkateak, Ángel Navallas eta Aritz Burguete; eta Rocío Monclús, Irunberriko alkatea.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa