(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babes Zibileko Batzordeak uholdeei aurre egiteko San Adrian eta Sunbillako udal jarduketa planen homologazioa onartu du asteartea, 2018.eko azaroak 27


Aldeko irizpena eman du 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautuko duen Foru Dekretuaren zirriborroari buruz


Beaumont buru izan duen Batzordearen bileraren une bat.

Beaumont buru izan duen Batzordearen bileraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumont buru zuelarik, Sunbilla eta San Adriango udalek uholde-arriskuari aurre egiteko abian dituzten jarduketa-planen homologazioa onartu du gaur eguerdian egindako bileran.

Halaber, Nafarroako Jauregian izandako bilera horretan, Batzordeak aldeko irizpena eman du 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautuko duen Foru Dekretuaren zirriborroari buruz.

Nafarroako Babes Zibileko Batzordean ordezkatuta daude Estatuko Administrazio Orokorra, Foru Komunitateko Administrazioa eta Nafarroako Toki Erakundeak, Beaumont kontseilariaren abenduaren 22ko 139/2017 Foru Aginduan jasotakoaren arabera.

Informazioa, alerta eta esku hartzea

Uholde-arriskuari aurre egiteko udal jarduketa-planak era horretako larrialdien aurrean jokatzeko informazio, alerta eta esku-hartze dispositibo iraunkor eta eguneratua ezartzen duten toki mailako tresnak dira. Herritarrak babestu eta, ahal den neurrian, kalteak saihetsi edo mugatzea dute helburu.


Batzordeko kideak, Nafarroako Jauregian.

Batzordeko kideak, Nafarroako Jauregian. ( irudia handitu )

Besteak beste, planek uholdeetan jarraitu beharreko esku-hartze prozedurak zehazten dituzte, baita toki erakundearen eta SOS Nafarroaren artean finkatu beharreko alerta eta komunikazio prozedurak ere. Plan hauek udalbatzarretan onartu eta Babes Zibileko Batzordeak homologatzen ditu, Nafarroako Gobernuaren Uholdeei buruzko Plan Bereziarekin bat datozela egiaztatu ondoren.

Batzordeak, San Adrian eta Sunbillako udalek uholde-arriskuari aurre egiteko abian dituzten udal jarduketa-planak homologatzeari ekin dio, San Adriango Udaltzaingoko buru José Benito López eta Sunbillako alkate Amets Inda tarteko zirela.

Bileran, halaber, 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa erregulatuko duen Foru Dekretuaren zirriborroa eman da ezagutzera. Indarrean dagoen funtzionamendu-araudia maiatzaren 4ko 150/1998 Foru Dekretuaren bidez onartu zen, eta ondorioz, nahitaezkoa da horren aldaketa egitea, Nafarroako Babes Zibil eta Larrialdietako Arretari buruzko ekainaren 1eko 8/2005 Foru Legera egokitzeko.

Azken urteotako esperientziak 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren funtzionamendu egokia berresten duen arren, zentroari esleitutako eginkizunak eguneratu nahi dira, larrialdi egoera guztiei eraginkortasunez erantzungo zaiela bermatzeko, eguneko hogeita lau orduetan eta urteko egun guztietan, pertsonalaren funtzionamendu espezifikoari buruzko araubidea erregulatu eta esparru honetan izandako aldaketetara egokitzeaz gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa