Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
"Suizidioaz mintza gaitezen" izenburuko jardunaldia egin da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan
Agenteak jaurdanaldiako aurkezpen bat jarraitzen
(
irudia handitu
)
Foruzaingoa, Nafarroako Tokiko Polizia, Ertzaintza, Mossos d’Esquadra, Polizia Nazionala eta Guardia Zibilari atxikitako berrogeita hamar agente inguruk parte hartu dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan antolatutako jardunaldi batean, suizidioen arazoa poliziaren ikuspegitik aztertzeko xedez.
Agenteak suizidioaz sentsibilizatu eta horri buruzko ezagutza handitzea izan da ekimenaren helburua, arreta eta prebentzioa bezalako ikuspegitatik aztertuz. Horretarako, sei hitzaldi antolatu dira aditu hauen partaidetzaz: Jokabide Suizidei Aurrea Hartzeko Batzordeko kideak diren Alfonso Echávarri (Esperantzaren Telefonoko psikologoa), Adriana Goñi (Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua) eta Elena Aisa (Besarkada Elkarteko lehendakaria); Gabriel González kazetaria, irailean “Suizidioaz mintza gaitezen” izenburuko liburua aurkeztu zuena; eta Foruzaingoko nahiz Ertzaintzako agenteak, suizidioari buruzko ikerketa polizialaren arazoak eta krisi suiziden aurreko esku-hartze polizialak hizpide izan dituztenak.
Jardunaldiari bukaera eman dion mahainguruko partaideek ikuspuntuak eta esperientziak partekatu dituzte gizarte osoari eragiten dion arazo honi buruz, eta batez ere kolektibo polizialari jokabide suiziden prebentzioan eginkizun garrantzitsuagatik.
Nafarroako Gobernuak abian du Jokabide Suizidei Aurrea Hartzeko eta Jarduteko Prokoloa, jokabide horiei atxikitako hilkortasun-tasa murriztu eta horien prebentzioa eta tratamendua hobetzea helburu duena, betiere Nafarroako gizarte, osasun, hezkuntza eta babes zibileko zerbitzuen arteko koordinazioaren bitartez eta bizirik dirautenei (senitartekoei) arreta eta tratamendu egokia bermatuz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen