(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak ohiko bizimoduko zortzi alderdi errepasatzen dituen Imaginario / Irudiak deritzon argazki eta testu bilduma aurkeztu du astelehena, 2018.eko azaroak 26


Liburuak XX. mendearen hasierako hamarkadetan argazkietan bildutako Nafarroako bizimoduaren zatiak errepasatzen ditu


Presentación del libro Imaginario / Irudiak.

Argazki-emaileen familiarrak, Ollo kontseilaria eta liburuko testuen sortzaile zein bilketa autoreekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak begirada XX. mendearen hasierako urteetara itzularazten duen liburua plazaratu du, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko zein Nafarroako Museoko funtsetatik ateratako irudiak bilduz. Argazki horiek guztiak Celia Martinek bildu eta sailkatu ditu eta testuak Maite Pérez Larumbek idatzi ditu.

Liburua, “Imaginario-Irudiak Fotofragmentos de vida 1900-1950” izenburua daramana, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du astelehen honetan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Ekitaldiaren aurretik, Ollok liburuan argitaratutako zenbait irudi hautaturen erakusketa bisitatu du Artxiboan bertan, Nafarroako Museoko eta Artxiboko fototeken arduradun Marta Arriola eta Felix Segurarekin batera.

Hartara, 1900etik 1950era bitartean teknika desberdinen bitartez ateratako argazkiak zortzi arlo tematikotan taldekatu dira: haurtzaroa, lana, soroa, aisialdia, kirola, osasuna, garraioa eta aurrerabidea.

Nafarroako Gobernuak, edizio honen bidez, herritarrekin partekatu nahi ditu, irudien hamabi egileek edo hauek senitartekoek egindako dohaintzetatik abiatuta bilduz joan den argazki-funtsak. Ekitaldian, argazkilarien senitartekoak ere izan dira.

Aurkezpenean, Ollo kontseilariak adierazi du argitalpenak bi helburu bete nahi dituela: “alde batetik, XIX. mendearen hondar urtetik XX. mendearen erdialdera bitartean Nafarroa alderdi desberdinetan zer zen irudikatzen duten argazkien hautaketa bat eskaintzea herritarrei; eta bestetik, Nafarroako Gobernuaren artxibo publikoetan gehien bat dohaintzen bidez bildutako argazki funtsen balioa nabarmentzea”.

Kontseilariaren hitzetan, argitalpena “etxean altxor baten gisaz gordeta daukagun antzinako argazkien album horrekin konparatzen ahal dugu, aurreko belaunaldien istorioa eta bizimodua gogora ekartzen dizkigun heinean. Nafarroako herritarrok osatzen dugun familia handi honetan ere, herri honetan bertan guztion arbasoak izan zirenen iragana, lanak, festak eta une ahantzezinak irudikatzen dituzten argazkiak partekatzen ditugu”, esan du.

Azkenik, eskerrak eman dizkie Jorge Martínez Huarteri, Matias Mugica itzultzaileari eta liburua inprimatu duen Gráficas Castuera enpresari, zeregin honetan jardun duten pertsona guztiek egindako lan bikainagatik, baita jatorrizko ideia sortu zuen Argitalpenen Ataleko lantaldeari eta Nafarroako Museoko zein Artxibo Nagusiko fototeken arduradunei ere.


Artaxona

Liburuan agertzen den argazki bat, 1897-1940 urteen bitarteko, jostunak Artaxoan, Alberto Oficialdeguik egina. ( irudia handitu )

Irudiekin batera ageri diren testuen egile Maite Pérez Larumbek adierazi duenez, “lanak gogora ekarri zizkidan nire gurasoen etxean dauden argazki-kutxak, den-denak antolatu gabe eta hainbat eratara antola daitezkeenak, norberak kontakizun aberatsagoa osatu ahal izateko". Horrekin batera azaldu du lana bi ikuspegitatik begiratuta taxutu duela: “pertsona horiek sexu eta klase sozialaren arabera betetzen zuten lekua eta 36ko Gerrak nola eragin ahal izan zien” pentsatzea eta, bestetik, “jende hori dagoeneko gure arteak ez egoteak sorrarazten duen samurtasunarekin begiratu nahi izan diet, gure aiton-amonei edo gurasoei begiratuko bagenie bezala”.

Bestetik, Celia Martinek “irudi bakar batek gaurtik ikusita izan ditzakeen esanahi desberdinak” nabarmendu ditu, eta horren ondorioz, argazkiek ez dute bakarrik adierazten nortzuk ziren hori ageri direnak, baizik eta XXI. mendeko pertsona baten aurrean irudikatzen dutena ere islatzen dute, horien komunikazio ahalmena indartuz. Gainera, haren hitzetan, “argazkiek argi utzi dute bazegoela beste Nafarroa bat landa giroaz kanpo. Hiri giroko Nafarroa, jostatzen ziren haurrez eta etxetik kanpoko zeregin publikoetan ziharduten emakumeez beteak”.

Martinek “argazki askoren kalitate teknikoa aparta” azpimarratu du; “egileak profesionalak zein zaletuak izan, kalitate maila hori ez da ohikoa XX. mende hasierako Nafarroa gisako eremu txiki batean".

También ha animado a las administraciones a coordinar e impulsar la labor de recuperación de los archivos fotográficos privados en un riesgo de deterioro inmediato.

Zaindutako edizioa

Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsak ondo zaindutako edizio elebiduna prestatu du, euskaraz eta erdaraz, eta 200 argazki inguru txertatu dira 220 orrialdetan zehar.

Bi erakundeetako fototeketan dauden agiri ugarien artean, 1.000 argazki baino gehiago aztertu dira liburuan sartutakoak hautatu arte.

Azal gogorrean editaturik, liburua bost tintatan inprimatu da irudien kalitatea nabarmentzeko. Guztira, 1.000 ale plazaratu dira eta 30 euroko prezioan jarriko dira salgai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
12fotografos.pdf
261118rci61audioeusk.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa