(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2018an zehar Nafarroako Foru Komunitateari objektu baliotsuak eman dizkioten pertsona eta erakundeak eskertu ditu Nafarroako Gobernuak astelehena, 2018.eko azaroak 26


Barkos Lehendakaria izan da ekitaldiaren buru eta bertan nabarmendu du "emaileen eskuzabaltasuna eta gizarte-konpromisoa"


Lehendakaria, Aranburu eta Herrera Kontseilariak, ekitaldian parte hartu duten emaileen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak "eskuzabaltasuna" eta “gizartearekiko konpromisoa" eskertu die aurten Foru Komunitateari objektu baliotsuen donazioa egin dioten pertsona eta entitateei. Objektu horiek artxibo eta museo publikoetara bideratuko dira.

Uxue Barkos izan da esker oneko ekitaldiaren buru, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan ospatu dena Nafarroako Egunaren programaren baitan. Bertan izan dira, gainera, Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria eta Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.

Urte osoan zehar 24 izan dira egin diren donazioak. Emaileetako 13 pertsonen ordezkariak ere izan dira Nafarroako Jauregiko ekitaldian.

Ondareen artean daude Santos Laspiur musikari eta piano-jotzailearen eta Estanislao Luna biolinista eta konpositorearen musika-funtsak, eta baita Manuel Ortuño historialariaren biblioteka. Fondo fotografiko bat, eskola-material zaharra, objektu karlistak eta historia-liburuak ere badaude, besteren artean. Donazioen helmugarik ohikoenak Lizarrako Karlismoaren Museoa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa izan ohi dira.

Lehendakariaren hitz-hartzea

Barkos Lehendakariak, bere hitz-hartzean, Nafarroako instituzio eta herritarren esker ona adierazi du ondare pertsonal edo familiarretik datozen objektu baliotsu hauen donazioagatik. Gainera, emaileen izaera eskuzabala ere nabarmendu nahi izan du, "askotan arbaso maiteen edo momentu garrantzitsuen oroitzapenez beteak dauden" objektuak Nafarroako herritargoari eskaintzeko gai izan direlako.

Liburu, dokumentu, argazki, partitura eta bestelakoak Nafarroako Ondarearen parte izatera pasako dira hemendik aurrera, non aztertu, klasifikatu eta ikertzaileen esku jarriko diren.

Zentzu horretan, Lehendakariak ondare horien garrantzia nabarmendu du Foru Komunitatearen iraganaren ezagutza sakon eta hobeago bat erdiesteko; izan ere, Lehendakariak baieztatu duenez, "historiara gerturatzeko modu oso eta zehatzena pertsona zehatzen bitartez izaten dela esan ohi da, eta bai beren biografien, idatzi zituzten dokumentuen, biblioteken edo ondasun esanguratsu eta maiteenen gisa gorde zituzten objektuen bitartez ere".

Ondasunak eman dituzten pertsonek diploma bana jaso dute Lehendakariaren eskutik. Diplomak, Lehendakariaren hitzetan, "betikotu egin nahi du Nafarroak, bertako instituzioek eta herritarrek emaileei eskaintzen dieten esker onaren gomuta".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa