Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hitzordu horretan parte hartu dute igandean izango den Naziarteko Eguna dela-eta
Erakundeko ordezkariak eta herritarrak Nafarroako Jauregiaren aurreko konzentrazioan
(
irudia handitu
)
Nfarroako Gobernuko kontseilariak eta veste erakunde batzuek gaur eguerdian parte hartu dute emakumeen aurkako indarkeria baztertzeko eta biktimak babesteko konzentrazio isilean, igande honetan, azaroaren 25ean, egingo den Nazioarteko Eguna dela-eta.
Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Carlos III.arren fatxada aurrean egin da, Foru Exekutiboak deituta. Besteak veste, bertan honako hauek billdu dira: Gobernuaren bozeramailea eta Hezkuntzako kontseilaria, María Solan; Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont; Osasun kontseilaria, Fernando Domínguez; Kultuta, Kirola eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera; NAfarroako Arartekoa, Javier Enériz; Espainiako Gobernuearen delegatua Nafarroan, José Luis Arasti; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Fundazioaren lehendakaria, Pablo Azcona; Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren zuzendari kudeatzailea, Mertxe Leránoz, eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko elkarrekin lan egiten duten agenteak eta ordezkariak.
Konzentrazioaren amaieran, María Solanak ondorengoa adierazi du: Nafarroako Gobernuak "erabat gaitzesten ditu" indarkeria sexistaren adierazpen guztiak. "Emakumeak erasotzen, bortxatzen eta erahiltzen jarraitzen bada, guk ez dugu gure lanean amore emango", esan du. Halaber, honako hau gehitu du: "erabaki judizialak errespetatuaz, ezin ditugu atzokoa bezalako epaiak partekatu, berdintasunezko gizartean bizitzeko borondate eta nahiari ez baitiote erantzuten, emakumeak erasotuak izateko arriskurik gabe aske bizi ahal izateko". Azkenik, Solanak ondorengoa nabarmendu du "Gobernutik, berdintasun-politikak bultzatzen jarraituko dugu, prebentziorako eta errotik kentzeko bide eraginkorrena izateagatik. Era berean, era horretako indarkeriak jasatzen dituzten emakumeak erabat babesteko eta artatzeko neurriak eta baliabideak eratzen jarraituko dugu, jokabide horrekin haien bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta herritartasunaren aurka erasotzen baita gizarte demokratio batean".
Adierazpen instituzionala
Nafarroako Goberjuak, asteazkeneko bilkuran, adierazpen instituzionala onartu zuen azaroaren 25aren harira. Bertan, gogoratu dute "emakumeek emakume izateagatik pairatzen duten indarkeria dela giza eskubideen urraketarik ohikoena munduko gizarte guztietan, baita gurean ere".
Halaber, dokumentuan honako hau azpimarratu dute: "genero-indarkeriak eragindako kalteak konpontzea Administrazioen betebeharra da, eta konpentsazio ekonomikoa, erasotzailea kartzelaratzea eta neurri penalen edo bestelako neurrien ezarpena Dakar, baina haratago ere joan behar du, emakume horiek bizi izan baitute zertan bizi behar ez zuten egoera, egoera bidegabe eta onartezina, guztioi dagokigun arazo social batek sortutakoa".
Adierazpen honetan, baita ere gogoratu eta aitortu dituzte azken 20 urteetan Nafarroan eraildako 18 emakumeak, bizitzeko eskubidea harrapatu zieten emakumeak, umezurtz geratutako seme-alabak, haien senitartekoak eta hurbileko ingurunekoak. Amaitzeko, dokumentuan, Foru Exekutiboak lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du Koordinazioko Erakunde arteko III. Akordioaren esparruan era Jarduera Planaren eta 14/2015 Foru Legearen garapeneko Plan Sektorialen bidez, emakumeenganako indarkeria-modu guztiak prebenitze aldera.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen