Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Topaketa Espainiako eta Iberoamerikako dislexiaren Kongresuaren baitan burutu da
Bileraren Irudia.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Dislexiaren Espainiako batzordean parte hartu du, Espainia eta Iberoamerikako 9.Kongresuaren harira eginiko komisioan, hain zuzen ere. Ordenazio, Orientazio eta aukera berdintasunaren zerbitzuko zuzendaria den Ander Domblás izan da Mallorcako bilkuran, autonomia-komunitateetako beste ordezkariekin batera. Bertan, komunitate bakoitzak dislexia duten ikasleen beharrei erantzuteko hartutako neurriak elkar banatu dituzte.
Domblás zerbitzu buruak bere mintzaldian adierazi du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak duen Aniztasunaren Arretarako Planak aurreikusten dituen neurriekin zein baliabideekin erantzuten diela dislexiadun ikasleen beharrei. Gaineratu duenez, 2018-19an ikasturte hasieran irakasleei ematen zaien jarraibideetan, lehen aldiz sartu egin da dislexia duten ikasleen beharrei lantalde osoak erantzun behar izatea “era horretan antolakuntzaren hobekuntza eta ikasle bakoitzak duen beharraren antzematearen norabidean urrats bat eman ahal izan dugu.”
Kongresua
Dislexiaren Batzorde nazionala bukatutakoan hasi da Espainiako eta Iberoamerikako 9. Kongresua. Aste buru osoa hartuko du bigarren honek eta dislexia eta hezkuntza hainbat ikuspuntutik aztertuko dute. Ikertuko dituzten gaien artean hezkuntza inklusiboa, ikasteko zailtasun zehatzak, hezkuntza ereduak, neurodidaktika, etab. Gainera, familiek ere euren tarte propioa izanen dute euren bizipenak ezagutzera eman eta dislexia kasuetan interbentzioa nola egin ikasteko tailerretan parte hartu ahal izateko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen