(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 751 plaza dituen 2018rako ohiko LEPa berretsi die sindikatuei osteguna, 2018.eko azaroak 22


Beaumont, Solana eta Domínguez kontseilariak izan dira Funtzio Publikoko Negoziazio Mahai Orokorraren buru


Nafarroako Gobernuak sindikatuen ordezkariei berretsi die gaur eguerdian 2018rako Lan Eskaintza Publikoa (LEP), 751 plaza dituena, Estatuko legeriak lanpostuak berriro betetzeko baimendutako kopururik handiena.

Halaxe egiaztatu dute, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionari eta estatutupeko langileekiko Negoziazio Mahai Orokorreko buru izan diren Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari, María José Beaumontek, Hezkuntza kontseilari María Solanak eta Osasun kontseilari Fernando Domínguezek.

Proposamen hau azaroaren 15ean aurkeztu zen sindikatuen aurrean eta astebeteko epea izan dute alegazioak aurkezteko. Hauek azterturik, foru Exekutiboak proposamena berretsi du.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak abstenitu dira behin-betiko proposamenari dagokionez, LEPak aurrera egitea nahi dutelako, baina "murritzegia dela uste dute, nahiz eta, Estatuko legeriak ordezkapen-tasan ezarritako mugapenen ondorioz, Nafarroako Gobernuak plaza gehiago ezin sar ditzakeela aitortu duten". Bestetik, ELA sindikatuaren ordezkariak aurkako jarrera agertu du, izan ere, haren iritziz, plaza kopurua murritzegia da, ez bakarrik kopuru orokorretan, baita euskararen ezagutza nahitaezko baldintza duten plazen kopuruan ere.

Gobernua Mahaian ordezkatu duten kontseilariek adierazi dutenez, 2018ko ohiko LEPa da guztizko plaza kopuruari dagokionez egin daitekeen handiena, baita arrazoizkoena ere zehaztutako plazen banaketari dagokionez, eta haien esanetan, bideragarria da sindikatuen ikuspegitik, sindikatu bat baizik ez da agertu LEParen aurka.

Sindikatuekiko negozioazioa itxita, ondorengo egunetan, plantillari buruzko foru dekretua onartuko da, eta jarraian, LEPari buruzko foru dekretuak, dagozkien oposizioak deitu baino lehen.

Gogoratuko denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta honen erakunde autonomoak osatzen dituzten plaza guztiak aztertu ondoren, Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan ezarritako baldintzen araberako guztizko plaza-kopurua zehaztu zen, % 5 osagarriari dagozkionak barne; guztira, 751 plaza.

326 plaza Hezkuntzan, 236 Osasunean eta 189 Nukleoan

Hezkuntza Departamentuak 326 plaza zehaztu ditu Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean lanpostuak berriro betetzeko aurreikusi den tasaren barnean. 326 plazetatik, 169 maisu-maistren kidegoari dagozkio (98 gaztelaniaz eta 71 euskaraz), 88 plaza Bigarren Hezkuntzako irakasleak hautatzeko dira (56 gaztelaniaz eta 32 euskaraz), 59 plaza Lanbide Heziketako irakasle teknikoentzat (50 gaztelaniaz eta 9 euskaraz) eta beste 10 plaza Hizkuntza Eskola Ofizialari dagozkio (7 gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzetan eta 3 euskaraz). Hortaz, proposatutako plaza-kopuru osotik, 211 plaza gaztelaniaz izango lirateke (% 64,8) eta 115 euskaraz (% 35,2).

Hezkuntzak aurkezturiko proposamenean kontuan hartu dira bitartekotasun handiena duten irakasle-kidegoak, baita hezkuntza sisteman datozen urteetarako aurreikusi diren beharrak ere.

Osasun Departamentak 236 plaza definitu ditu: 233 plaza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzat eta 3 plaza Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarentzat.

Osasunbideko 233 plazetatik, 56 mediku espezialistei dagozkie eta 37 beste mediku batzuei (12 plazak euskarazko hizkuntza eskakizuna dute), 90 plaza osasun arloko diplomadunak hautatzeko dira (28 plazak euskarazko hizkuntza eskakizuna dute), 10 plaza tekniko sanitarioentzat, 30 plaza laguntza sanitarioentzat eta 10 plaza zaindarientzat. NOPLOIko 3 plazetan, 2 erizain espezialista eta kimiko 1 hautatuko dira.

Foru Exekutiboaren proposamenak Administrazioaren Nukleoari dagozkion beste 189 plaza ditu. Hemen, Sistema Informatikoetako lanpostuen kontsolidazioa lehenetsi da, eta aurretiaz onartutako LEPetako plazak bete dira, ahalik eta plaza gehien betez ahalik eta hautaketa prozedura gutxienen bitartez.

Plaza kopururik handiena (38) suhiltzaileak aukeratzeko dira, Beaumont kontseilariak Nafarroako Suhiltzaileen ordezkari sindikalekin adostu eta Gobernuak 2017ko apirilaren 5ean onartutako ehun plazatako helburua lortzeko xedez. Halaber, Foruzaingoari dagokionez, 14 inspektore, 31 foruzain eta 24 inspektoreorde hautatuko dira, baina azken plaza hauek ez daude zenbatuta LEParen barruan, ordezkatze-tasa bete gabe gelditu baita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa