(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Foru Exekutiboak ostiral honetan, 12:00etan, Nafarroako Jauregiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera animatu du gizartea


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, honako adierazpen instituzionala onartu du:

“Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Nafarroako Gobernuak aitortu nahi du emakumeek emakume izateagatik sufritzen duten indarkeria dela giza eskubideen urraketarik ohikoena munduko gizarte guztietan; baita gurean ere.

Apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoak, aitortzen du eskubidea dagoela emakumeen aurkako indarkeriak eragindako kaltea konpontzeko, bai banakoari dagokionez bai emakumeen taldeari dagokionez. Genero indarkeriak eragindako kalteak konpontzea administrazioen betebeharra dugu eta konpentsazio ekonomikoa, erasotzailea kartzelaratzea eta neurri penalen edo bestelako neurrien ezarpena dakar. Baina haratago ere joan behar du. Konponketa horrek aitortu behar du emakume horiek ez zutela zertan jasan bizi behar izan duten egoera, egoera bidegabe eta onartezina, guztioi dagokigun arazo sozial batek sortutakoa. Beraz, eraldatu egin behar ditugu testuinguru diskriminatzaile eta misoginoak, emakumeen aurkako indarkeria ahalbidetzen dutenak.

Gaurko egunean, erakunde publiko gisa dugun erantzukizunetik, omenaldia eta aitorpen publikoa egin nahi diegu emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei eta esperientzia horretatik bizirik atera direnei. Biktimak dira emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriaren aurka altxatu direlako, eta ez dutelako onartu mendetasunezko eta otzantasunezko toki bidegabe bat betetzea, historian barrena gizonek izan duten aginpide sozialaren azpian. Bizirik atera dira eta, horregatik, berrindartze prozesu bati ekin diote, jasandako indarkeria gainditzeko. Gizartea hertsatzen dugu haien aitorpena egitera, sozialki zor bat dugulako emakume haiekin. Gogora ekarri eta aitorpena egin nahi diegu honako hauei: azken 20 urte hauetan Nafarroan hil diren 18 emakumeei, bizitzeko eskubidea erauzi baitzitzaien; haien seme-alabei, amazurtz geratu baitziren; familiei eta hurbileko inguruari, eta egindako minari.

Gainera, Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa agertu nahi du: jarraituko du lan egiten bai Nafarroako Erakundeak Koordinatzeko III. Akordioaren esparruan, bai 14/2015 Foru Legea garatzeko Ekintza planaren eta Plan sektorialen bidez; emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak prebenitzen, berriz ere halakorik egon ez dadin. Halaber segituko du baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen eta hobetzen. Horien bidez kaltea konponduko da, bizirik atera diren emakumeak eta haien seme-alabak berrindartu daitezen; indarkeriazko esperientziak ikusgai jarriko dira, eta esperientzia horien egia erakutsiko; erraztuko da emakume bakoitzak erreparaziorako eskubidea erabiltzea eta justizian sarbidea izatea; azkenik, lagunduko zaie ahalduntzeko eta berbiktimazioa ekiditeko prozesuetan. Betiere ahalegina eginen da indarkeriaz baliatzen diren gizonek dagokien zigorra izan dezaten.

Erakundeen konpromisoak eta gizartearenak batera joan behar dute. Horregatik, Nafarroako Gobernuak gizartea animatzen du egun honen inguruan indarkeria arbuiatzeko eginen diren ekitaldietan parte hartzera eta egoera honetan dauden emakume guztien aitorpena egitera eta haiek babestera, guztiok lana egin dezagun gizarte solidarioa, zuzena eta emakumeen aurkako indarkeriarik ez duena lortzen”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa