(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 2018ko “Francisco de Javier” Saria Adolfo Eraso Romero kimiko, geologo eta glaziologoari eman dio asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Sariak “ikerketa, irakaskuntza eta klima aldaketaren arazoa mundu osoan zehar hedatzearen alde egindako lana” saritzen du


Adolfo Eraso Romero. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat ontzat eman du eta haren bidez 2018ko “Francisco de Javier” Saria Lizarrako Adolfo Eraso Romero kimiko, geologo eta glaziologoari ematea erabaki du, “ikerketa, irakaskuntza eta klima aldaketaren arazoa mundu osoan zehar hedatzearen alde egindako lana saritzeko”.

Gogoarazi behar da 2009. urtean, Foru Exekutiboak sortu egin zuela, Foru Erkidegotik kanpo jardun arren, “gizartearen aurrerabidea, ongizatea eta hobekuntzaren alde” egiten duen Nafarroako irudia proiektatzen duten pertsonak edo erakundeak saritzeko.

Saria laster entregatuko da Madrilen.

Adolfo Erasoren biografia

Adolfo Eraso Romero (Lizarra, 1934) Geologian doktorea da eta baita Zientzia Kimikoetako lizentziatua ere. New York Academy of Sciences (1994) eskolaren Akademikoa izanik, Russian Academy of Natural Sciences (2002) akademian kide gisa onartu zuten lehenengo espainola izan zen. 2014an Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) doctor honoris causa izendatu zuen. Ikerketa polarreko 80 espedizio baino gehiago egin ditu.

Bere ibilbide profesional luzean, sari ugari jaso ditu, besteak beste: Espainiako Mendi Federazioaren Urrezko Domina (1977), Kubako Elkarte Espeleologikoaren ohorezko kidea (1983), Espainiako Batzorde Olinpikoaren kidea (1984-1993), Espeleologiako Nazioarteko Batasunaren UIS ohorezko kidea (1986) edo Oviedoko Unibertsitatearen Domina (1994). Nafarroan Urteko Lizarratar izendatu zuten (1994) eta Nafarroako Ateneoko domina jaso zuen (1995).

Mª del Carmen Domínguez (Oviedo, 1969) zientzia hedatzailearekin batera, Adolfo Erasok GLACKMA sortu zuen, alegia; irabazi-asmorik gabeko elkarte zientifiko bat. Azken horrek urteak daramatza etengabe lan egiten Planetaren leku estrategikoetan, glaziarren eboluzioa aztertzeko helburuarekin, berokuntza globalaren sentsore natural gisa, zientzia, ikerketa, hedapena, abentura eta alderdi ezezagunarekiko erakarpena uztartuz.

Bi eskualde polarretan hautatutako glaziar desberdinetako urtzea etengabe erregistratuz, klima aldaketaren denbora-eboluzioaren adierazle fidagarri bat topatzea lortu dute, eta baita ere horiek latitudeen arabera bi hemisferioetan banatzea.

Aurreko sariak

Aurreko edizioetan, “Francisco de Javier” saria honako hauei eman zitzaien: Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza burtzikaria (2009), Lerineko Pedro Ábrego sukaldaria (2010), Ignacio Zoco futbolaria eta María Ostiz (2011) abeslariaren arteko bikotea, eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaria, Madrilen, zena, kargu hori iraungi arte, Salvador Estébanez (2012).

Horietaz gain, honako hauek ere aipatutako saria jaso du te: Lizarrako Javier Urra psikologoa (2013), Manuel Hidalgo idazlea (2014), Montxo Armendáriz zine zuzendaria (2015), Azagrako Juan Miguel Sola zaharberritzailea (2016), eta Pedro Iturralde saxofoi jolea eta konpositorea (2017).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa