(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilaria Lizarran bildu da Ega Eskualdeko toki-ordezkariekin asteartea, 2018.eko azaroak 20


Departamentuaren politikek eskualde honi nola eragiten dioten aztertu du, neurri handi batean biztanleek hortik alde egiten baitute


Kontseilaria gainerako parte-hartzaileekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde, gaur goizean bildu da etorkizuneko Ega eskualdeko toki-erakundeetako ordezkariekin, Montejurra Mankomunitatearen egoitzan, Lizarran, Departamentuak legealdian zehar garatutako politikak eta Nasuvinsak eskualde-mailan eskainitako zerbitzuak aztertzeko helburuarekin; hots, bereziki, Lursareak, lurralde eta iraunkortasun agentziak, garatutako jarduerak.

Elizalde lurralde horretan bilerak egiten ari da Nafarroako Toki Administrazioaren Erreforman ezarritako eskualde berrietako ordezkariekin. Lege-proiektu horrek Nafarroako Kontseiluaren abala jaso du, eta urtea amaitu aurretik Nafarroako Parlamentuan eztabaidatuko dute.

Bileran, hogei bat lagun bildu dira, eta bertan parte hartu dute Toki Administrazioko zuzendari nagusia den Xabi Lasak eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak, Eva Garciak, gehi Lursareako, lurralde eta iraunkortasun agentziako, eta Teder Elkarteko ordezkariek ere. Besteak beste, bertan izan dira Montejurrako Mankomunitateko lehendakariordea eta Udal hauetako ordezkariak: Abartzutza, Aberin, Ameskoabarrena, Andosilla, Los Arcos, Arellano, Arroitz, Barbarin, Cárcar, Lizarra, Gesalatz, Legaria, Lodosa, Lukin, Mendabia, Viana, Villatuerta eta Deierri.


Elizalde kontseilaria, hitzaldian zehar. Harekin batera, García eta Lasa. ( irudia handitu )

Kontseilariak azpimarratu du eskualde honetako udalerri asko jendez husten ari direla, errealitate hori areagotu egin baita azken hamar urtetan. Modu horretan, gogoratu du Nafarroa osoan kilometro karratu bakoitzeko 62 biztanle badaude, Lizarraldeako batez besteko dentsitatea 35,2 biztanlekoa dela. “Kopuru horrek errealitate oso ezberdina ezkutatzen du. Lizarran kilometro karratu bakoitzeko 890 biztanle badaude, 15 bat herritan, tartean, Piedramillera, Gesalatz edo Aguilar Kodes, kilometro karratu bakoitzeko 10 biztanletik beherako dentsitatea dute. Beraz, horrek politika sektorialak errealitate hain desberdinera egokitzera behartzen gaitu, herritar guztiei zerbitzu publikoak izateko eskubidea bermatzearren”.

Behin bilera amaituta, parte-hartzaileak Vasco-Navarro trenbide berdearen 0 Kilometrora joan dira, dagoeneko erabat egokituta baitago ekainean azken zatia egokitzeko lanak amaitu ondoren. Era berean, Larruginen Ostatua bisitatu ahal izan dute, iaz inauguratutako eta Landa Garapeneko Programaren barruan finantzaturiko proiektua.

Ega eskualdea

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformak hamabi eskualde sortu nahi ditu Nafarroan, eta horien artean Ega eskualdea, 58.514 biztanle eta 66 herrirekin. Tokiko erakunde berriak proposatzen du, tartean dauden Udalek horrela erabakitzen badute, Ega eskualdea bitan zatitzea: Lizarrako erribera eta Montejurra.

Lizarrako Erribera: Andosilla, Aras, Carcar, Elizagorria; Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian, Sartaguda, Sesma eta Viana.

Montejurra: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Aguilar Kodes, Allin, Allo, Ameskoabarrena, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Azuelo, Barbarin, Bargota, Cabredo, Desoio, Deikaztelu, El Busto, Esprontzeda, Lizarra, Etaio, Eulate, Genevilla, Gesalatz, Iguzkitza, Lana, Lapoblación, Larraona, Legaria, Lezaun, Los Arcos, Lukin, Marañón, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexoa, Oteiza, Piedramillera, Jaitz, Santsol, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Deierri, Villamayor de Monjardín, Villatuerta eta Zuñiga.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa