(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide sozialen aldeko lau aktibista afrikarrek jaso dute Elkartasunaren XVI. "Nafarroa" Nazioarteko Saria asteartea, 2018.eko azaroak 20


Barkos Lehendakariaren ustez, emakumeen parte-hartzea ezinbestekoa da munduko erronka nagusiak gainditzeko eta gizartea humanizatzeko  


premiadas

Ezkerretik eskuinera, Barkos Lehendakaria, Victoria Nyanjura, Theresa Kachindamoto, Hulo Guillabert, Oumou Sall-Seck eta Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garcia. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariaren ustez, emakumeek eremu guztietan parte hartzea eta erantzukizun-postuetan egotea "ezinbestekoa" da gizateriaren erronka nagusiak gainditzeko; tartean, pobretzea, giza eskubideen abusua eta garapen iraunkorra, edota baita ere "gizartea maila guztietan humanizatu eta adiskidetzeko".

Horrela adierazi du Elkartasunaren XVI."Nafarroa" Nazioarteko Saria emateko ekitaldian; edizio honetan, eskubideen aldeko aktibista afrikarrek jaso dute: Theresa Kachindamoto, Hulo Guillabert, Victori Nyanjura eta Oumou Sall-Seck.

Saria Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak sustatzen dute, eta sariaren helburua da erakundeek, GKEek eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren edozein eremutan ibilbide nabarmena izan duten pertsonek burututako lana agerian uztea eta saritzea. 25.000 euroko saria lau sarituen artean banatuko da, eta, horrez gain, lau diploma eta sariaren ikurraren lau ale emango zaizkie: Jorge Oteizaren Arri Ernai zaintzailea eskultura.

Saria banatzeko ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin da gaur eguerdian, ehun bat pertsonaren aurrean. Lehendakariaz gain, bertan izan dira Laboral Kutxako lehendakaria, Txomin García Hernández; Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Miguel Laparra Navarro, eta lau sarituak.


intervención

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria bere hitzaldiaren momentu batean. ( irudia handitu )

Halaber, bertan egon dira epaimahaiko kideak: Nafarroako txirrindulari ohia eta epaimahaiko lehendakaria, Miguel Indurain; Laboral Kutxako lurralde-zuzendaria, Javier Cortajarena; Javier Pagola eta Mª Jesús Castillejo kazetariak; NUPeko irakaslea, Paloma Bescansa; eta AMEDNAko (Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea) lehendakaria, Mª Victoria Vidaurre. Publikoaren artean, agintariak, garapenerako laguntzako GKEko ordezkariak eta Laboral Kutxako ordezkariak eta gonbidatuak egon dira.

Zeremonia Maria Ayestaran Garralda sopranoaren eta Amaya Elea Oses Ruizen (teklatua) musika-interpretazioek girotu dute.


Agintarien esku-hartzeak

Barkos Lehendakariak, lau sarituei saria eman ondoren, gogoratu du emakumeen ahalduntzea eta horrek garapen iraunkorrarekin duen lotura dela Nazio Batuen eta Garapen Iraunkorreko 2030eko Agendaren lehentasunezko helburuetariko bat. Nabarmendu du helburu horiek bere gain hartzen ari dela baita ere Afrikako kontinentea, horrela erakusten baitu Afrikako Batasunak 2010-20 denboraldiari Emakumearen Hamarkada deitu izana, edota Parlamentuan emakumeen jarleku gehiago betetzea.

Aurrerapen horiek gertatu arren, Lehendakariak emakumeek bizi duten egoera kezkagarria aipatu du, bai Afrikan, bai beste kontinenteetan. “Munduko kopuruak izugarriak dira: munduko pobre guztien %60a ordezkatzen dute, GIBaren gaixoen bi heren mundu osoan eta portzentaje bera analfabetismoari dagokionean, hiru emakumetatik batek genero-indarkeriaren bat jasan du, eta munduko gobernuen %10a soilik emakumeen esku dago. Egoera horiek medio, emakume asko desberdintasun, gutxiagotasun eta zaurgarritasun egoeran aurkitzen dira, beren eskubideez erabat gozatzeko pertsona bezala garatzerik ez dute-eta”, adierazi du.

Eta egoera horien aurrean, emakumeek egiten duten lana garrantzitsua dela nabarmendu du. “Gertatzen ari diren aldaketak –azpimarratu du- haien eskubideak errekonozitzearen eta aldarrikatzearen aldeko borroka-prozesuaren emaitza dira. Afrikako emakumeak mobilizatu egiten dira, eta testuinguru ezberdinetan modu aktiboan hartzen dute parte. Hori dela-eta, Afrikako kontinentean, gaur egun funtsezko motoreak dira garapen ekonomikoa lortzeko, berdintasun sozial eta politikoa sustatzeko eta gatazka-motaren bat oraindik ere duten lurraldean bakea lortzeko”.

Afrikako kontinentetik munduko ikuspegira igarota, Lehendakariak ziurtatu du emakumeak erantzukizuneko postu altuetan ez badaude, toki-mailan, estatu-mailan edota mundu-mailan, “ez dela posible izango gizateriaren erronka nagusiak gainditzea; alegia, gizateria erdia baino gehiagoren pobretzea, indarkeria, eskubide sozialen abusua, botere-gehiegikeria eta dauden baliabideen kudeaketa bidegabea”.

Bestalde, Laparra lehendakariordeak ondorengoa baieztatu du: “edizio honetan, epaimahaiak Saria hautagaitza desberdin bati eman dio, sariaren bidez Afrikako kontinenteko garapen iraunkorrean emakumeek betetzen duten papera saritu baita”. Horretarako, Afrika Etxea instituzioak proposatuta, “lau emakume bikain hauen bizimoduetan oinarritu gara”, nabarmendu du lehendakariordeak.

Azkenik, Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garcíak ondorengoa nabarmendu du: “pertsonen arteko solidaritateak, herrien arteko solidaritateak, nazioen arteko solidaritateak, oso beharrezkoa izaten jarraitzen du. Mundu globalizatu honetan, zenbait balio eta horien praktika zaintzen ez badira, desberdintasunek amildegia gero eta gehiago handitzen dute eta injustiziak gehitzen dira”. Halaber, honako hau gehitu du: “injustiziak aldatzeko eta bizi-baldintzak duin egiteko egiten duten lanak definitzen ditu lau emakume hauek, eta, ondorioz, saritzea merezi dute.

Lau aktibista emakumeen, haurtzaroaren eta bakearen alde

Saritutako lau emakume afrikarrek emakumeen eskubideen, haurtzaroaren eta gatazketako bakearen arloetan egiten dute lan. Era berean, haien gizartea duin bihurtzeko borrokatzen dute, eta, horretarako, mundu hobea, zuzenagoa eta eskubide sozialak urratzen ez diren mundua errazten duten aldaketa sozialak bultzatzen dituzte.

Malauiko Theresa Kachindamoto Dezdako gobernadorea da, herrialdean biztanle gehien bizi den barrutikoa, eta haurren ezkontza errotik kentzeko borrokan lan egiten du. Bere hitzaldian jasotako golardoa eskertu du.“Sari honek nire lana eta nire herrialdean haur guztiak batera mantentzeko, beste lekuetara mugitu behar izan gabe eta nesken kasuan ezkondu beharrik izan gabe, goi mailako ikasketak izan ditzaten borroka egin duten guztion lana goraipatzen du”, aipatu du bere hitzetan.

Bigarren sariduna, Senegalgo Hulo Guillabert haurtzaroaren defendatzailea da, batik bat adin txikikoak-eskaleak (talibesak), gizakien salerosketaren eta haien herrialdean pertsona helduen ustiapen ekonomikoaren biktimak. “Sari hau jasotzen dut, gizarte guztien eta giza eskubideen sehaska den Afrikak, bere gizatasun ederra berreskuratu dezan eta biolentzia amaitu dadin”, nabarmendu du.

Bestalde, Ugandako Victoria Nyanjurak gerrak eragindako haurrei laguntzen die Justizia eta Adiskidetzea (JPR) Proiektuko laguntzaile bezala eta Emakumearen Defentsa Sarearen koordinatzaile gisa. Afrikar honek bere hitzetan, “nire herrian bortxaketak jasan ditugun emakumeok isilik jarraitu ez dezagun”, eskatu nahi izan du eta gainera, “sari honek nire herrian bakea topatu ez dutenek bakea lor dezaten balio izatea espero dut”, gehitu du.

Azkenik, Maliko Oumou Sall-Seck-ek, herrialdearen egungo enbaxadoreak Alemanian, Mali berreraikitzeko konpromisoa hartu du, yihadisten okupazio-urteen ondoren, eta lan horretan, emakumeak gizartean eta politikan duen funtsezko papera azpimarratzen du. Bere adierazpenetan jasotako animoak eskertu ditu eta saria, “okupazio yihadistak eragindako ondorioak jasaten ari diren Maliko emakume guztiei eta nire herriko politikan lan egiten dutenei eskaini nahi diet. Izan ere gauzak aldatu nahi badira, erabakiguneetan egotea ezinbestekoa da”.  

Bihar, azaroak 21, lau sarituek bi ikastetxe bisitatuko dituzte, Nafarroako ikasleei haien errealitateen berri emateko: Hulo eta Oumou Plaza de la Cruz BHIra joango dira eta Theresa eta Victoria Hezitzaileen Eskolako Zentro Integratura, biak ere Iruñean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa