(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ibilgailu bat eman du Paris 365 jantokiarentzako astelehena, 2018.eko azaroak 19


Beaumont kontseilariak egin dio entrega proiektu solidarioa kudeatzen duen Gizakia Herritar Fundazioari


Beaumont kontseilaria, erdian, ibilgailuaren entregaren unean. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek ibilgailu baten entrega egin dio Gizakia Herritar Fundazioari, nagusiki Paris 365 proiektu solidarioagatik ezaguna dena; haren ordezkaritza zabala izan da bertan, Patxi Xabier Lasa lehendakaria, Myriam Gómez gerentea, Alex Remírez sukalde-arduraduna eta Dani Fernández sukalde-burua.

Nafarroako Gobernuak fundazioari emandako ibilgailua furgoi motakoa da, Citroën Jumper markakoa, NA5181-AV matrikula duena, eta 2000. urtekoa. Jantoki solidariora eta Paris 365 jaki-toki solidariora bideratzen diren elikagaiak bildu eta garraiatzeko erabiliko da.

Gizakia Herritar Fundazioa gizarte-intereseko irabazi asmorik gabeko entitate soziala da eta 2009az geroztik gizarte nafarreko pertsona ahulenen aldeko lana egiten du. Paris 365 jantoki solidarioa jarri zuen martxan, eta inauguratu zenetik, egunean euro baten truke eta "3 otordu egunean urteko 365 egunetan" lemapean, 250.000 bazkari eta afaritik gora eman ditu ekonomia-, osasun- edo gizarte-motiboengatik elikadura egoki bat izateko zailtasunak dauzkaten pertsonei.

Nafarroako Gobernuaren Automobil-parkea Atala da Nafarroako Gobernuak daukan automobil-parkearen arduraduna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politiken Garapenerako Zerbitzuari adskribatua. Antzinatasuna dela eta ibilgailu batzuk jada betekizun batzuetarako operatiboak ez direnean, baztertu egiten dira desegiteko, edo, egoera mekaniko onean badaude eta beste helburu batzuetarako berriz erabil badaitezke, eman egiten dira.

Ematen diren ibilgailuak jasotzeko eskaera egiten duen pertsona edo entitateak derrigorrean bete behar ditu Nafarroako Gobernuak exijitutako baldintzak, horien artean ibilgailua irabazi asmorik gabeko jarduera batera bideratzea.

Kontseilaria pozik agertu da donazioagatik, "pertsona askok sufritzen duen egoera zaila arintzen lagunduko duelako".

Patxi Xabier Lasak eskerrak eman ditu bai bere izenean, bai fundazioaren izenean, eta bai "Paris 365 larrialdi-baliabideen erabiltzaile guztien izenean". Gainera, adoretu egin ditu kontseilaria eta Nafarroako Gobernua "ibilgailuen, altzarien, makinen edo erabiltzen ez den beste edozein materialen birziklatze- eta donazio-politikarekin jarraitzera, Nafarroan lanean ari diren irabazi asmorik gabeko entitateek horiek balia ditzaten".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa