(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola kontseiluen hauteskundeen deialdia argitaratu du Hezkuntzak ostirala, 2018.eko azaroak 16


Hauteskunde mahaiak astelehenetik, azaroak 19, aurrera deituko dira eta haustekundeak azaroaren 28tik abenduaren 14a bitartean eginen dira


Hezkuntzako zuzendari orokorrak gaur onartu ditu Nafarroako Foru Erkidegoetako ikastetxeetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko deialdiak. Ikastetxe bakoitzeko hauteskunde mahaiak datorren astelehenetik, azaroak 19, aurrera deituko dira eta hauteskundeak azaroaren 28tik abenduaren 14a bitartean gauzatuko dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira itundutako ikastetxe, Haur eta Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Helduen Oinarrizko Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzako Insitutu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako InstitutuIruñea eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala nahiz Arte irakaskuntzen ikastetxe publikoetako Eskola Kontseiluak aukeratzeko hauteskundeen deialdiak.

Prozesua, ohikoa denez, ikastetxeentzako ezaguna da, izan ere erresoluzioak Hezkuntza departamentuko webgunean argitaratu ziren, nahiz eta prozesuari ez zaion hasiera emanen NAOn argitaratu arte; hortik aurrera, ikastetxeak libre izango dira eskola kontseiluen aukeraketa noiz hasi nahi dituzten erabakitzeko, beti ere azaroaren 19tik aurrera. Prozesua arauak zehazten du eta segurtasun juridiko osoa du.

Hezkuntza Departamentuak zehaztutako arauak ezartzen duten moduan hautsekundeen deialdia egin beharko dute egoera honetan dauden ikasetxeek: eskola kontseiluak lehenbiziko aldiz hautatu behar badituzte, eskola kontseiluen zati bat berritu behar badute, hau da, erdietako bat berritu behar badute hartan egoetko hautatutako kideei dagokioen kargualdia bukatu zaielako edota itundutako ikastetxeetan zuzendaria berritu behar badute, haren agintaldia bukatu delako.

Aipatzekoa da eskola kontseiluetako kide direla ikastetxeko zuzendaria, ikastetxearen titularrak, ikasle zein irakasleen ordezkariak, guraso elkarteetako kideak zein administrazio eta zerbitzu arloko kideak.

Hautetsien aldarrikapena egin eta ondoko zazpi egun naturaleko epeaan, zuzendariak Eskola Kontseilua eratzeko bilkurako deialdia eginen du.

Ikastetxeko gehiengoa

Zuzendarien hautaketan hezkuntza komunitatearen parte hartzea susatatzeko Celaá ministrak aurreratutako aldaketaren aurrean, kontuan izan behar da Hezkuntza Departamentuak jada bide horretan eragiten duen aldaketa jaso duela 7/2007 Foru Agindua moldatuz, zeinari esker hezkuntza komunitateak ordezkaritza zabalagoa duen aukeraketan administrazio berak baino. Foru Agindu horren aldaketak administrazioko ordezkarietako bat ikastetxeko ordezkari bat izatea zehazten du. Ondorioz, hezkuntza komunitateko aukeraketa komisioak gehiengoa berreskuratu zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa