(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 751 plazako OPE arrunta proposatu du 2018rako osteguna, 2018.eko azaroak 15


Proposamena sindikatuekin negoziatzera eraman du Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean; irakasleentzako 326 plaza, osasun-langileentzako 236 plaza eta gainerako lanbideetarako 189 plaza eskaini ditu


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziaketako Mahai Orokorrean dauden sindikatuei eguerdian jakinarazi die 2018rako egiteko asmoa duen Lan Eskaintza Publikoaren proposamena, 751 plazakoa, estatuko legediak gehienez baimentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak osatzen dituzten plaza guztiak aztertuta, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeko 19. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen plaza-kopurua zehaztu da; hau da, guztira 751 plaza, eta horiek guztiak Nafarroako Gobernuak datozen egunetan onartuko duen OPE arruntean sartuko dira, gaur eguerdian Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean sindikatuekin egindako negoziaketa irekita geratu baita.

%5 gehiago jarri da "langileen indar gehigarria eskatzen duten sektore edo eremuetarako", 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeko 19.4 artikuluak baimentzen duenaren arabera. Nafarroako Gobernuak eremu guztiak hartzen dituela uste du.

Mahai Orokor horretan egon dira Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont; eta Hezkuntzako kontseilaria, María Solana. Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Domínguezek ezin izan du joan, Madrilen aurkitzen baita Osasuneko Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartzen.

326 plaza Hezkuntzan

Hezkuntza Departamentuak 326 plaza definitu ditu, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitako birjartze-tasari dagozkionak. 326 plazatatik, 169 plaza irakasleenak dira (98 gazteleraz eta 71 euskaraz), 88 Bigarren Hezkuntzako irakasleenak (56 gazteleraz eta 32 euskaraz), 59 Lanbide Heziketako irakasle teknikoenak (50 gazteleraz eta 9 euskaraz) eta 10 Hizkuntza Eskola Ofizialekoak (7 gazteleraz eta atzerriko hizkuntzetan eta 3 euskaraz). Beraz, guztira proposaturiko plazetatik 211 gazteleraz (%64,8) eta 115 (%35,2) euskaraz izango lirateke.

Hezkuntzak aurkeztutako proposamenak bitarteko-indize handiena izaten jarraitzen duten irakasleak artatzeko irizpideei eta datozen urteetan hezkuntza-sisteman aurreikusten diren premiei erantzuten die.

236 plaza Osasunean

Osasun Departamentuak 236 plaza definitu ditu, 233 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak (O-NOZ) eta 3 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lanaren Institutukoak (NOPLI).

O-NOZeko langileen 233 plazatatik 56 fakultatibo espezialistenak dira, 37 beste fakultatibo batzuenak (horietako 12 euskarazko profilarekin), 90 osasun-diplomatuenak (28 euskarazko profilarekin), 10 osasun-teknikarienak, 30 osasun-laguntzaileenak eta 10 zeladoreenak. NOPLIko 3 plazatatik 2 erizain espezialistarenak eta 1 kimikariarena izango dira.

Nukleoko 189 plaza

Foru Exekutiboak enplegatu publikoen ordezkariei gaur negoziatzeko aurkeztutako proposamenean, beste lanpostu batzuetako 189 plaza sartzen dira.

Sistema Informatikoetako langileen postu guztiak finkatzea lehenetsi da; era horretan, ofizial teknikoaren 24 plaza proposatu dira, erdi mailako teknikariaren 11 plaza eta Goi mailako teknikariaren 6 plaza.

Foruzaingoaren ikuskatzaileentzat 14 plaza proposatu dituzte, beste 24 ikuskatzaile-ordeentzat (OPE osoan zenbatu gabe, birjartze-tasa ez kontsumitzeagatik) eta 31 foruzainentzat. Era berean, Beaumont kontseilariak hartutako konpromisoa beteko da; alegia, suhiltzaileentzako 38 plaza proposatzea.

Halaber, aurretik onartutako OPEetan sartutako plazak osatzeko irizpidea kontuan hartu da, dagozkien deialdiak egite aldera ahalik eta plaza gehien betetzeko hautapen-prozedura gutxiagorekin.

Modu horretan, proposaturiko OPEan Administrazio Nukleorako gainerako plazak honako hauek dira:

- Enplegu Prestakuntzako Erdi Mailako Teknikarien 18 plaza.

- Osasun Kudeaketako Teknikariaren 8 plaza.

- Arkitekto Teknikoen 7 plaza.

- Errepide zaintzaileen 6 plaza.

- Ogasuneko Kudeatzaile Ikertzaile Laguntzailearen 5 plaza.

- Administrazio Publikoko Teknikariaren 5 plaza, adar juridikoa.

- Lehen mailako Ofizialaren 5 plaza.

- Basozainaren 5 plaza.

- Liburutegiko Arduradunaren 3 plaza.

- Zaintzaile Gerontologikoaren 3 plaza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa