(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak proposatu du hipoteken zerga bankuek eta kutxek ordaintzea asteazkena, 2018.eko azaroak 14


Foru-legearen proiektua Parlamentura bidali dute, zuzenean izapidetzeko eta irakurketa bakarrean egiteko, behin onartuta ahalik eta azkarren aplikatzearren  


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran Foru Legearen proiektu bat onartu du; hau da, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren zati bat aldatzen duena (129/1999 Legegintzako Foru Dekretua, apirilaren 26koa), "aldaketa jurisdikzional eta arau-mailako aldaketa azeleratuek eragindako urduritasun eta zalantza izugarriaren egoerari" amaiera emate aldera, zerga horren estatu-bertsioa horren mende egon baita.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran Foru Legearen proiektu bat onartu du; hau da, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren zati bat aldatzen duena (129/1999 Legegintzako Foru Dekretua, apirilaren 26koa), "aldaketa jurisdikzional eta arau-mailako aldaketa azeleratuek eragindako urduritasun eta zalantza izugarriaren egoerari" amaiera emate aldera, zerga horren estatu-bertsioa horren mende egon baita.

Foru Exekutiboak proposaturiko aldaketak kasu batzuetan subjektu pasiboa aldatzen du; alegia, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordaintzeko betebeharra duena. Erregulazio berriaren arabera, betebehar hori finantza-erakundeena da "mailegua bermearekin eratzeko eskrituren kasuan". Idazketak finantza-erakunde guztiak berdin-berdin hartzen ditu, nahiz eta esan zergadun-mota batzuentzako maileguak salbuetsita jarraitu behar dutela.

Horrez gain, Foru Legearen proiektuak xedapen bat gehitu du finantza-erakundeek EJD Zerga ordaintzeko betebeharra deduzitzerik izan ez dezaten Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean etorkizuneko ekitaldietan, 2019. urtetik hasita.

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren ustez, aldaketa honek “Nafarroako Parlamentuaren erregelamenduko 158. artikuluko baldintzak betetzen ditu; hots, proiektuen zuzeneko izapidea eta irakurketa bakarrekoa arautzen duena”. Modu horretan, arauaren segurtasun juridiko handiena bermatzen da, izapidetzea azkartzearekin batera, behin Foru Legearen proiektua onartuta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera indarrean sar dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa