(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki erakundeek energiaren erabileran duten eginkizuna aztergai, Hedatze eta Sentsibilizazio Energetikorako II. Jardunaldietan asteazkena, 2018.eko azaroak 14


2030erako Nafarroako Energia Planari atxikita, bihar hasi eta abenduaren 5era arte luzatuko dira  


II Hedatze eta Sentsibilizazio Energetikorako II. Jardunaldiak iragartzen dituen kartela.

Hedatze eta Sentsibilizazio Energetikorako II. Jardunaldiak iragartzen dituen euskarazko kartelak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, 2030erako Nafarroako Energia Planaren (2030 NEP) barnean eta ondoz ondoko bigarren urtez, Hedatze eta Sentsibilizazio Energetikorako II. Jardunaldiak egingo ditu ondorengo asteetan, bihar hasi (azaroak 15) eta abenduaren 5era arte, biak barne.

Jardunaldi hauen bitartez, toki erakundeek trantsizio energetikorako prozesuan duten eginkizuna aztertuko da, erakunde horiexen esku baitago energiaren erabileren zati handi bat. Horrekin batera, informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa zabaldu eta gai horretan parte hartzeko gonbita luzatuko zaie herritarrei.

Iaz bezala, saioak doakoak izango dira, eta horietan, mugikortasun elektriko eta iraunkorra, pobrezia energetikoa, herritarren partaidetza, kanpoaldeko argiztapen publikoa hobetzeko jardunbide egokiak, fakturazio elektrikoa, etxebizitzetako aurrezkia eta eraginkortasuna eta energiaren udal kudeaketa aztertuko dira, besteak beste. Bestela esanda, energiari buruz eta energiaren erabilerari buruz hitz egingo da, eta bide honetan eredugarriak diren kasu praktikoak azalduko dira, baita han-hemenka aplika daitezkeen beste kasu batzuk ere, energiaren erabiltzaileak gizartearen nahiz ingurunearen mesedekoa izan daitekeen aldaketa honetako protagonista bihur daitezen.

Jardunaldietako saioak

Aurtengo lehendabiziko formakuntza tailerrean egiazko aldaketa energetikorako jauzia egiteko modua aztertuko da. Tailerra bihar egingo da INAPeko Blanca de Navarra aretoan (Nabarreria 39, Iruñea), 18:00etatik 20:00etara. Jardunaldietarako izen-ematea webgune honetan egin daiteke.

Hauexek dira saioak antolatuko diren herriak eta horietan jorratuko diren gaiak: Doneztebe (“Eraginkortasun energetikoa etxean”, asteartea, azaroak 20); Tutera (“Pobrezia energetikoa, ikusezintasuneatik onarpenera”, osteguna, azaroak 22); Gares (“Udal kudeaketa energetikoa: Nondik has gaitezke?”, ostirala, azaroak 23); Lakuntza (“Sakanako energia-kudeaketa adimendunerako tresna”, asteartea, azaroak 27); Lizarra (“Aldaketak kanpoko argiztapen publikoan”, osteguna, azaroak 29); Izaba (“Erronka energetikoak udal eremuan”, ostirala, azaroak 30); Noain (“Tarifa elektrikoak ezagutu”, asteartea, abenduak 4), eta Iruñea (“Mugikortasun elektriko eta iraunkorra”, asteazkena, abenduak 5).

2030rako Energia Plana

Energia sistemak deskarbonizazioa, sorkuntzaren deszentralizazioa, ekonomiaren elektrifikazioa, kontsumitzaileen partaidetza aktiboagoa eta baliabideen tokiko erabilera iraunkorragoa ezaugarri dituen trantsizio prozesua hasi du.

Paradigma aldaketa honetaz oharturik, Nafarroako Gobernuak 2030erako Energia Plana proposatu du energia-eredu berri baten mesedetan, eta hor bildutako helburu estrategikoen artean, honako hauek nabarmen daitezke: energia berriztagarriak sustatzea, herritarrengan kultura energetiko berri bat zabaltzea, herritarren etorkizun energetikoari eragitea, enpresa eta industria sarea indartzea energia arloko teknologia berriei atxikita, eta udalei nahiz Administrazioko departamentu guztiei energiari buruzko laguntza ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa