(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hilaren 20an, Kirola eta Emakumea I. Biltzarra egingo da Nafarroa Arenan asteazkena, 2018.eko azaroak 14


Nafarroako Gobernuaren Planaren barruan dago jarduera hau, beste batzuen artean emakumeen artean kirola sustatzea eta komunikabideetan haien irudi positiboa islatzea xede dituena.


Ezkerretik eskuinera Hoyos, Zamora, Goñi eta Gallo, aurkezpenean zehar ( irudia handitu )

Hilaren 20an, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua eta Cadena Ser antolatzaileen eskutik, Kirola eta Emakumea Lehen Biltzarra egingo da Nafarroa Arenan. Nafarroako Gobernuak 2017an sustatutako Kirola eta Emakumea Planaren barruan dago, beste batzuen artean emakumeen artean kirola sustatu eta jarduera fisikoa goizegi utz dezaten ekiditea eta komunikabideetan haien irudi positiboa igorri edo haien presentzia sustatzea eta kazetaritzako desberdinkeria baztertzea xede dituena. Jarduera doakoa da, eta aurrez izena eman behar da.

Ekitaldiaren aurkezpenean egon dira Rubén Goñi Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria, Javier Hoyos Cadena Ser-en zuzendaria Nafarroan, Haizea Zamora pilotari eta padel- jokalaria, eta Cristina Gallo kirol-arloko kazetaria. Hain zuzen, Gallok emango dio hasiera hitzaldien tarteari, albistegietan emakumeek kirolean duten presentziari buruz hitz eginez.

Bestalde, Teresa Peralesek historiako igerilaririk sarituenak emakumearen arrakasta kirolean, amatasuna eta paralimpismoa izango ditu hizketa-gaitzat. Gainera, Leire Obalerria txirrindulari olinpikoak amatasuna eta kirola uztartzearen erronkak azalduko dizkigu lehen pertsonan, errendimenduari eta kontziliazioari buruzko hitzaldiarekin.


El I Congreso Deporte y Mujer se celebra el martes 20 de noviembre. ( irudia handitu )

Bestalde, mahai-inguru ezberdinak egingo dira, hainbat gai jorratzeko: desberdinkeria, ariketa fisikoaren garrantzia emakumearentzat, emakumeen marketina eta emakumeen oraina eta etorkizuna Nafarroako kirolean.

Maitane Melero atleta nafarrak emango dio amaiera biltzarrari, hitzaldi honekin: “Atleta y madre que mejora. Conciliación”.

Kirola eta Emakumea I. Biltzarrak gizarteko eremu guztietan benetako berdintasuna lortzeko behar diren baliabideak erraztea eta tresnak aktibatzea du xede. Gainera, kirolariak eta beren kirol-jardueran emakume izanda bizitako esperientzia pertsonalak ezagutzera eman nahi ditu.

Ateratako ondorioak kirol-sektore ezberdinekin partekatu eta lan-mahaietan aztertuko dira gero. 

Kirola eta Emakumea I. Biltzarrean izena eman daiteke helbide honetan: www.cadenaser.com. Plaza mugatuak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa