(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errealitate Sozialaren Behatokiak belaunaldi arteko ostatuetarako jardunbide egokiei buruzko azterlana aurkeztu du asteartea, 2018.eko azaroak 13


Eskubide Sozialetako Departamentua Europako hainbat esperientziatan oinarrituriko proiektua prestatzen ari da belaunaldi arteko elkarbizitzarako esperientzia pilotu gisa


Belaunaldi artekoak

Antidio Martínez de Lizarrondo eta Patxi Tuñon, txostenaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko Errealitate Sozialaren Behatokiak Europan, Kanadan eta AEBetan gauzaturiko belaunaldi arteko ostatu-programen arloko esperientziarik nabarmenenei buruzko azterlana aurkeztu du, gerora Nafarroan ezarriko den ostatu-eredurako esperientzia pilotuaren oinarritzat erabiltzeko asmoz. Txostena Errealitate Sozialaren Behatokiko eta Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioko zuzendari nagusi Patxi Tuñonek eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuko zuzendari Antidio Martínez de Lizarrondok aurkeztu dute.

Belaunaldi arteko ostatu-programak adinekoek zein gazteek pairatzen dituzten arazo ekonomikoei eta adinekoen bakardadeari erantzuteko asmoz sortuak dira. Espainian, pentsiodunen % 70entzat, pentsio publikoa da diru-sarrera bakarra, eta aldi berean, gazteak gero eta beranduago emantzipatzen dira lan-baldintza kaskarren ondorioz eta kredituetarako sarbide mugatuaren, etxebizitzaren prezioaren eta diru-sarrera eskasen eraginez. Ildo horretan, Espainia da, gurasoekin biziz 25 eta 34 urte bitarteko gazte kopururik handiena duen Europako herrialdea.

Bestalde, gero eta gehiago dira bakarrik bizi diren adinekoak, eta horri atxikitako bakardade kronikoak osasun-egoera okerragotzen du. Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera, Espainian dauden pertsona bakarreko etxebizitzen % 41,8 (4,6 milioi) 65 urte edo gehiago dituzten pertsonei dagokie. Nafarroan, adineko pertsonak bizi diren pertsona bakarreko etxebizitzen portzentajea % 37,8koa da, eta honek esan nahi du 65 urte edo gehiago dituzten 68.000 pertsona  bakarrik bizi direla.

Testuinguru honetan, planteaturiko arazoei aurre egiteko, bi taldeen arazo ekonomikoak arinduko dituen “hirugarren bidea” bilatu da, isolatutako etxebizitza batean bakarrik nahiz adinekoak baizik ez dituzten egoitzetan bizitzeak dakartzak desabantailak saihestuz adineko pertsonei.

Belaunaldi arteko ostatu-soluzioek, nazioarteko esperientziaren arabera, onurak ekartzen dizkiete adineko pertsonei eta hauekin bizi diren gazteei, baita administrazio publikoei ere, gastu soziala murrizten duten neurrian. Elkarrekintza sozialak adinekoen osasun-egoera hobetzen du, zerbaitetarako balio duten sentsazioa areagotzeaz gain. Beste pertsona batekin bizitzeak, halaber, segurtasun sentsazioa areagotzen du, etxebizitzan jarraitzeko aukera luzatuz eta egoitzetan sartu beharra atzeratuz. Gainera, ondorio ekonomiko zuzenak ditu, ohiko etxebizitza gastuak murrizten baititu, baita zeharkako ondorioak ere, elkar laguntzaren bitartez (sukaldea, mandatuak egitea, etab.) nahiz osasunari eragiten dion hobekuntzaren bidez. Belaunaldi arteko etxebizitza proiektua campus batetik hurbil dagoenean, bizimodu aktiboa sustatzen da adinekoen artean jarduera kultural eta akademikoei esker. Iruñeak, hiru unibertsitate dituela, bide hau esploratu ahal du.

Programaz profitatzen diren gazteei edo familiei emandako onurei dagokienez, etxebizitzaren kostu handiei loturiko estres ekonomikoaren murrizketa nabarmen daiteke, baita habitagarritasunari buruzko baldintzen hobekuntza ere, ohiko etxebizitza partekatuaren aldean. Belaunaldi arteko elkarbizitzak dakartzan bizitza eta hezkuntza arloko onurez gain, elkar laguntzari dagozkionak ere aipatu behar dira; adibidez, seme-alaben hazieran.

Azkenik, ostatu eredu honek onura sozialak ere ekartzen ditu, ohiko ostatu-zerbitzu espezializatuen erabilera atzeratu eta egoitzei nahiz osasun-zerbitzuei dagozkien kostuak murrizten dituen heinean. Gainera, gazteen arteko egoera sozioekonomiko kaskarra gutxitzen eta etxebizitzarako sarbidearen arazoa arintzen laguntzen du, gazteen arteko soberako pilaketa eta adinekoen bakardadea aldi berean konpontzeaz gain. Adinekoen eta gazteen arteko elkarbizitzaren ondorioz, belaunaldi rteko elkartasunari loturiko balioak indartu eta gizarte-kohesioa hobetu ohi da.

Egun, belaunaldi arteko lau ostatu mota daude: belaunaldi arteko bizikidetza programak etxebizitza partikularretan; cohousing edo belaunaldi arteko etxebizitza kolaboratiboak; belaunaldi arteko esperientziak etxebizitza sozialetan; eta hainbat adinetako pertsonak etxebizitza, eraikin, urbanizazio edo etxebizitza-multzo berean biltzen dituzten belaunaldi arteko egoitzak. Nahiz eta belaunaldi arteko bizikidetzan Espainia aitzindari izan eta eredu horren inguruko esperientziak 20 hiri baino gehiagotan hedatuta dauden, gainerako ereduek oso garapen eskasa izan dute.

Azterlan honen ondoren, Eskubide Sozialetako Departamentua azken ukituak ematen ari zaizkio Nafarroan belaunaldi arteko etxebizitzaren arloan abiaraziko duen esperientzia pilotuari, programa pixkanaka-pixkanaka hedatzeko xedez, arrakastatsua baldin bada.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa