(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak  tokiko Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) mugaketak zabaltzeko eskatu dio Ministerioari asteartea, 2018.eko azaroak 13


Informazioaren eta Agenda Digitalaren Sozietaterako estatu-idazkariarekin bildu da Madrilen


Bi delegazioak, bileran zehar.

Bi delegazioak, bileran zehar. ( irudia handitu )

Astelehen honetan, Ekonomia eta Enpresa Ministerioan, Ana Ollo Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria Informazioaren eta Agenda Digitalaren Sozietaterako estatu-idazkariarekin, Francisco Polorekin, bildu da, eta tokiko LTDaren mugaketak zabaltzeko eskatu dio.

Kontseilariarekin batera Pello Pellejero, Mikel Sagues eta Iñaki Pinillos egon dira, Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusia, Informatikaren eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia eta Nasertic sozietate publikoko gerentea, hurrenez hurren. Eskaerak Azkoien eta Faltzes Tafallako mugaketan sartzeari egiten dio erreferentzia, zehazki.

Ana Ollok bi mugaketa berri egiteko eskatu du, bata Baztan- Bidasoan eta bestea Sakanan. Bileran, kontseilariak azaldu du atxikitako udalek foru-gobernuari egindako eskaerak direla.

Era berean, Nafarroako Gobernuak irabazi asmorik gabeko irrati-etxeen lizentziak eta FM irrati-lizentziak zabaltzeko beharra adierazi dio Ministerioari. Kontseilariak gogoratu du gobernuak eskuragai zegoen espazio osoa esleitu duela kasik, baina bi emisioetarako eskaerak jasotzen dituztela oraindik.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak LTDaren anizkoitz autonomikoaren espazioa optimizatze aldera, kanalak zabaltzeko eskatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa