(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak funtzionario izendatu ditu 2017ko EPEan plaza lortutako 20 pediatra astelehena, 2018.eko azaroak 12


Lehen Arretako taldeetako pediatriako 17 postu eta Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuko 3 postu dira, Iruñeko San Martin Doktorea zentroan


Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur, astelehena, azaroak 12, argitaratu da 2017ko Enplegu Eskaintza Publikoan plaza eskuratu duten pediatriako 20 profesional izendatzeko ebazpena. Lehen Arretako taldeetako 17 postu eta Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuko 3 postu dira, zehazki Iruñeko San Martin Doktorea zentroan. Gaur izendatutako 20 pertsonak hilabeteko epea dute plaza hartzeko eta lanean hasteko.

Lehen Arretako pediatriako 17 plaza osasuneko oinarrizko zona hauetakoak dira: Artaxoa, Buñuel, Zarrakaztelu, Cintruénigo, Corella, Lizarra, Lodosa, Iruña (Errotxapea), Doneztebe, Tutera Ekialdea eta Ultzama (Elizondorekin partekatua), oinarrizko zona bakoitzeko plaza bat; eta San Adrián, Valtierra-Cadreita eta Azkoien, bakoitzean bi plaza.

Gainerako hiru plazak Iruñeko Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzura esleituta daude, San Martin Doktorea zentroan.

Lehen Arretako plaza huts guztiak

Gaur argitaratutako 20 plazaren esleipenarekin eta egonkortzeko 2018ko hurrengo EPEarekin, Osasun Departamentuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren (O-NOZ) Lehen Arretan orain arte hutsik zeuden pediatriako ia plaza guztiak beteko dira.

Egonkortzeko 2018ko EPEa uztailean onartu zen, eta, bertan, pediatriako 24 plaza sartzen dira: horietako 21 Iruñeko osasun-eremuan (horietako 2 OKLZn), bi Lizarrako eremuan eta bat Tuterako eremuan. Plaza horien deialdia 2019ko hasiera aldera egitea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa