(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zangozako Udalarekin uholdeen aurreko ebakuazioetan jarduteko protokolo orokorra onartu da asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Helburua da biztanleria ebakuatzeko beharrezko jarduerak koordinatzea, bereziki ikastetxeetan edo adinekoen egoitzetan


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Zangozako Udalarekin jarduteko protokolo orokorra sinatzea onartu du, uholdeen kasuan, ikuspegi teknikotik erreparatuta, biztanleria oro har eta, bereziki, eraikin zaurgarrietan egoten dena, hots, ikastetxeak edo adinekoen egoitzak, ebakuatzeko beharrezko jarduerak koordinatzearren.

Nafarroako lurraldean uholdeen arriskuen aurreko Larrialdietako Plan Berezia 2002an onartu zuten eta 2011n aldatu. Plan horretan, Zangoza uholdeen 3. motako arrisku-zona bezala katalogatzen da; hau da, handiena. Hori dela-eta, Udala uholdeen arriskuen aurrean Jarduteko Plana idatzi beharrean aurkitzen da.

Antzeko aurreikuspena jasotzen da uholdeen arriskuaren aurrean babes zibilak egindako plangintzako oinarrizko Gidalerroan, 1995ean onartutakoan.

2014. urtean, Zangozako Udalak uholdeen arriskuen aurreko Udal Jarduera Plana onartu zuen, Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak homologatua urte hartako irailaren 4an.

Baina aipatu Jarduera Plan horretan ez ziren zehaztu eraikin zaurgarrietan, hots, ikastetxeetan eta adinekoen egoitzetan, egoten den biztanleriak jarraitu beharreko jarduera espezifikoak, ezta larrialdiko egoera baten aurrean biztanleek egin beharreko jarduerak ere.

Beraz, jarduera horiek Zangozako Udalak agindutako dokumentu teknikoan jaso ondoren, Nafarroako Gobernuak bi administrazioen arteko jardueren protokolo orokorra onartu du, aipatu moduan, biztanleria ebakuatu ahal izateko beharrezko jarduerak koordinatze aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa