Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gaurko bilkuran Foru Lege proiektua onartu du teknologia zentroei ezohiko kreditua emateko
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 4.376.000 euroko ezohiko kreditua eta kreditu-gehigarriaren Foru Lege proiektua onartu du 2018an teknologia zentroek egingo dituzten ekintzei laguntza emateko.
Kopuru guzti horretatik, Exekutiboak 1.276.000 euroko aparteko kreditua emanen du ondorengo ekintzak garatzeko: 1.000.000 euro NAITEC Fundazioari bikaintasun zentroa gara dezan; 150.000 euro CNTArentzat bere Plan Estrategikoa ezartzeko eta 126.000 euroko transferentzia Garesko Udaletxeari Erminetako zentral hidroelektriko txikia eta bere ingurua berreskuratzeko. Bestalde, 3.100.000 euroko kreditu-gehigarria emango dio CENER-CIEMAT Fundazioari kredituen amortizaziorako.
Ezohiko kreditu eta kreditu-gehigarria Industria, Energia eta Berrikuntzaren zuzendaritza orokorrari emateko Foru Dekretuaren legea, Nafarroako Parlamentura helaraziko da, bertan eztabaidatu dadin, eta, hala bada, ondoren onartu dadin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen