(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, Nafarroako Urrezko Domina eman dio Saray, Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Exekutiboak elkarteak gaixoei eta beraien familiei ematen dien borondatezko aholku zein laguntza eta borroka honetan gizartearen inplikazioa lortzeko egiten dituen ekintzak aipatu ditu  


Gaurko bilkuran, Gobernuak foru-dekretu bat onartu du, eta, haren bidez, Nafarroako Urrezko Domina, Saray, Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari eman dio, elkarteak “gaixotasun horrek kaltetutako pertsona zein familiei zuzenduta eskaintzen duen laguntza psikosoziala zein lan eta estetika arloan ematen duen babesagatik, eta hezkuntzan, prebentzioan eta garapen pertsonalean ematen duen aholkularitzagatik”.

Sari hau Foru Komunitateko ohorezko sari gorena da, eta, hari dagokion dekretuak jaso duenez, Sarayk bere lanarekin gaixotasun hau jasaten duten emakumeek eguneroko eta gizarte bizimodura bueltatzeko egiten duen inkorporazio zein errekuperazio lana jaso ditu. Gainera, zehazten denez, “elkartean lan egiten duten ordezkariekin eta borondatez laguntza eskaintzen duen talde zabaleko kideen eguneroko lanarekin gizarte guztia inplikatzeko ekintzak burutzen dituzte, ikerketa proiektuetan ekonomikoki parte hartzen dute eta beraien helburuak zabaltzeko asmoz sare eta gizarte plataformetan ere aritzen dira”.

Gobernuak azpimarratu du, Sarayren lana “eredugarri zein borondatezkoa da, eta osasuna sustatzen du, gizartea hobetzeko helburuarekin”.

Ohorezko sari gorena Nafarroaren Egunean eginen diren oroitzapenezko ekitaldietan emanen da. Aurten, Urrezko Domina ematea erregulatzen duen araudia aldatu denez, deialdi publikoaren bidez, instituzio, entitate, erakunde eta persona fisiko zein juridikoek hautagaitzak aurkez zitzaketen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa