(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneak jada teknika berria erabiltzen du bihotzeko balbula jartzeko, ebakuntza kirurgikorik gabe asteartea, 2018.eko azaroak 6


Prozedura berritzaile hau aurrera eramateko, aurrez ezarritako protesi mitralean disfuntzio larriarekin diagnostikatua izan den laurogei urtetik gorako gaixo bati zain femoralean puntzio bat egin zaio


Prozedura berritzailean parte hartu duen espezialista-taldea. ( irudia handitu )

NOGaren Nafarroako Bihotzaren Gune Klinikoko Hemodinamika eta Kardiologia Interbentzionista Atalak teknikoki oso konplexua den prozedura berritzaile bat eraman du aurrera, alegia, zain femoralean puntzio bat egitearen bidez aorta-balbula bat posizio mitralean jartzea, ebakuntza kirurgikorik gabe. Foru-erkidegoan prozedura hori egiten den lehen aldia da.

Prozedura hori duela gutxi eraman dute aurrera, aurrez bihotz-kirurgia izan duen eta ezarritako protesian disfuntzio larriarekin diagnostikatua izan den laurogei urtetik gorako gaixo batekin.  Azalean zehar jarri diote balbula, anestesia orokorrarekin, NOGaren Hemodinamikako gelan, Nafarroako Bihotzaren Gune Klinikoko bihotz-kirurgiaren eta irudiaren atalen laguntzarekin. Lorpen hori Nafarroako Bihotzaren Gune Klinikoko talde-lanari zor zaio, arlo ezberdinetako espezialistak biltzen dituenak: “Heart Team” bihotzaren gaixotasun balbularretan adituak, kardiologo klinikoak, kardiologo interbentzionistak, bihotzeko zirujauak eta bihotzeko irudian eta zainketa akutu kardiologikoetan espezialistak.

Prozesuak apenas iraun ditu 90 minutu, eta gaixoari 72 ordura alta eman diote, emaitza hobeezinekin.

Valeriano Ruiz kirurgialariak espezialista-taldearen buruak esandakoaren ildotik, konplexutasun handiko teknika berri honekin ohiko ebakuntza batek dituen arriskuak ekiditen dira eta gaixoa azkarrago sendatzen da. Beraz, aurrerapen garrantzitsu bat da balbula mitralen disfuntzioak tratatzerakoan, laurogei urtetik gorako gaixoak direnean bereziki, makal egon daitezkeelako edo beste arazo batzuk eduki ditzaketelako, orain arte bihotzeko kirurgiarekin konpondu ohi zirenak.

Azken hilabeteetan 15 kasu tratatu dituzte ozta-ozta Espainia osoan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa