(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EGA eskuratzeko azterketak egiteko deialdia onartu du Hezkuntzak asteartea, 2018.eko azaroak 6


Matrikula azaroaren 26tik abenduaren 20ra bitartean egin ahal izango da eta azterketak 2019ko otsaila eta irailean burutuko dira


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketen deialdia onartu du. Azterketa egin ahal izateko matrikula epea azaroaren 26tik abenduaren 20ra bitartean izanen da. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo bestelako erregistroetan aurkeztu ahal izango da.

Lehen deialdiko azterketak 2019ko otsailean izango dira, eta irailean egingo dira bigarren deialdikoak. Azterketak hiru proba izanen ditu: atarikoa, idatzia eta ahozkoa. Atariko probak hizkuntza baliabideen inguruko test moduko 80 galdera izango ditu; idatzian, bi idazlan osatu beharko dira 180 hitzeko bat eta 250 hitzeko argudiozko edo azalpenezko testu bat. Azken proban, ahozkoan, testu batetik abiatuta bost minutuko azalpena eman beharko da eta 10 minutuko solasaldi bat.

Azterketen data zehatzak eta deialdiaren inguruko informazioa www.ega.navarra.es eta www.navarra.es webguneetan kontsultatu daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa