(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yamaguchiko ordezkaritza Nafarroan izango da bi eskualdeen arteko senidetzearen hamabosgarren urteurrenean asteartea, 2018.eko azaroak 6


Egonaldian zehar, senidetze-gutuna berresteko ekitaldi instituzionala burutuko da


Yamaguchiko (Japonia) Prefekturako ordezkaritza bat Nafarroako Foru Komunitatean izango da datorren azaroaren 6an, 7an eta 8an, bi eskualdeen arteko Senidetze Aktaren sinaduraren hamabosgarren urteurrena ospatzeko.

Ordezkaritza zortzi pertsonek osatuko dute, eta Tsugumasa Muraokak zuzenduko du, Yamaguchiko Prefekturako gobernadoreak. Harekin batera Nafarroan izango dira Muneharu Morita, Yamaguchiko Parlamentuko lehendakariordea; Hisayoshi Shoji, Turismo, Kirola eta Kulturako zuzendari nagusia; Hideaki Harada, Nazioarteko Dibisioaren burua; Takafumi Takemoto, Gobernadorearen idazkaria; Naomi Sadamori, Nafarroarekiko Harremanen arduraduna; Hideki Takamoto, Parlamentuko lehendakariordearen idazkaria; eta Gema Galvez, Yamaguchiko Nazioarteko Dibisioko Nazioarteko Harremanen koordinatzailea.

Nafarroan dauden bitartean, Nafarroako Gobernua, Foru Parlamentua eta Iruñeko Udaletxea bisitatuko dituzte, Nafarroako hezkuntza-erakundeen eta erakunde teknologikoen lana ezagutzearekin batera. Ekitaldi nagusia Nafarroako Jauregian egingo da, Barkos Lehendakariak parte hartuko du, eta Senidetze Aktaren sinaduraren hamabosgarren urteurrena ospatuko dute.

Hiru eguneko bisita

Ordezkaritza gaur, asteartea, iritsi da Nafarroara, eta arratsaldean bilduko da Nafarroako Gobernuko arduradunekin, bi eskualdeen arteko lankidetza instituzionalaren esparruan egin beharreko trukeei eta jarduerei buruz hitz egiteko. Ondoren, Yamaguchiko Parkea eta bertako liburutegia bisitatuko dituzte, bertan japoniar kulturaren adierazpen  artistiko ezberdinak sustatzen dira-eta.

Asteazkenean, Japoniako ordezkaritzak Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala eta Nafarroako Parlamentua bisitatuko ditu. Jarraian, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariak harrera egin eta gero, ekitaldi instituzionala egingo da, bisitaren ardatza, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.

Programa osatzeko, arratsaldean, Nafarroako Unibertsitate Publikora eta Nafarroa Arena Pabiloira joango dira; Nafarroako Unibertsitate Publikoak trukerako akordioa egina du Yamaguchirekin.

Azkenik, ostegunean, bilera egingo dute Nafarroako eta Yamaguchiko Kirol arduradunekin. Ondoren, taldeak San Juan de la Cadena ikastetxe publikoa bisitatuko du, eta, bertan, Japoniako teknika ezberdinei buruzko tailerrak ezagutuko dituzte, lehen hezkuntzan ematen direnak; hala nola, origami, kaligrafia eta haikuen tailerrak. Jarraian, ordezkaritza Iruñeko Udaletxera eta Xabier Gaztelura joango da, horiek bisitatzera.

Harremanaren jatorria

Nafarroak eta Yamaguchik lankidetza eta truke harremanak izaten jarraitzen dute 1998az geroztik, bi lurraldeko hiriburuek 1980an ezarritako jarraibide bera jarraituaz. 2003. urtean, bi Komunitatetako ordezkari nagusiek senidetze-gutuna sinatu zuten Iruñean, eta horren arabera truke-jarduerak egiten dira Kultura eta Hezkuntza arloetan.

Senidetze horren jatorria Francisco de Javier da, Nafarroan jaioa eta Yamaguchin miretsia, herrialde hartan 1549 eta 1551 artean igarotako 27 hilabetetan denbora gehien Japoniako eskualde horretan bizi izateagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa