(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilaria Izarbeibar eskualdeko tokiko erakundeekin bildu da Garesen

asteartea, 2018.eko azaroak 6


Bere Saileko politikek erdialdeko hogei herriko eskualde berriari nola eragiten dioten aztertu du


Saileko arduradunak (Elizalde kontseilaria buruan) zonako udaletako ordezkariekin, Garesko Erdi Aroko zubiaren hegoaldeko sarreran.

Saileko arduradunak (Elizalde kontseilaria buruan) zonako udaletako ordezkariekin, Garesko Erdi Aroko zubiaren hegoaldeko sarreran. ( irudia handitu )

Isabel Elizalde andrea Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioa Saileko kontseilaria Izarbeibar eskualde berriko tokiko erakundeetako ordezkariekin bildu da, gaur goizean, Garesen. Bileran, aztergai izan dituzte Sailak legealdian zehar aurrera eraman dituen politikak eta Nasuvinsak eskualde-mailan eskaini dituen zerbitzuak, Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziak burututako jarduerak bereziki.

Hogei bat pertsona bildu dira, eta horiez gain, Ignacio Gil, Eva García eta Xabi Lasa jaun-andreak, Landa Garapena, Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailaren, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Sailaren eta Tokiko Administrazio Sailaren zuzendari nagusiak, hurrenez hurren. Baita Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziaren eta Erdialdeko Partzuergoaren ordezkariak ere, besteak beste Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakariordea eta Artazu, Añorbe, Artaxoa, Berbintzana, Zirauki, Mañeru, Obanos eta Garesko Udaletako ordezkariak.

Elizaldek landa-garapen, ingurumen eta tokiko administrazioaren jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ditu. “Nafarroak iraunkortasunezko kultura baten alde egin dezan lortu nahi dugu. Nafarroako Gobernua klima-aldaketaren kontrako borrokarekin konprometituta dago, eta eredu sozioekonomiko eta energetiko berri baterantz jo nahi du, karbonoan baxua den eta ondorio klimatikoetara egokitzen den ekonomiari lehentasuna emanez. Horregatik, ekonomia zirkularraren printzipioak oinarri hartuta, hondakinen prebentzioan, egokitzean eta arintzean oinarritzen diren jarduerak lantzen ari gara”. Kontseilariak honela azaldu du: “Gure erronka nagusietako bat lurralde-oreka lortzea da, eta, ildo horretatik, ahalegin izugarria egin dugu hiru zuzendaritza orokorretako aurrekontu-zuzkidura areagotzeko.

Aurrekontuen aurreproiektuan jasotakoaren arabera, Ingurumen Sailak 2015ean 12,8 milioi euro izatetik 19,9 milioi euro izango ditu 2019an (% 55eko aurrekontu-igoera da hori). “Haren ardatz nagusiak ekonomia zirkularra eta klima-aldaketaren kontrako borroka dira. Norabide berria hartu dugu hondakinen prebentzioan, berrerabileran eta birziklatzean oinarritzen den kudeaketa bermatzeko eta lehengaiei beste erabilera bat emateko, hots, hondakin izatetik baliabide bihurtzeko”.

Landa-garapenari dagokionez, aurrekontuaren aurreproiektua 86,7 milioi eurotik gorakoa da, hots, % 11ko igoera oraingo ekitaldiarekiko, eta % 44ko igoera 2015arekiko. Nekazaritzako titularrak adierazitakoaren arabera, aurrekontu horiekin gure erkidegoko nekazaritza-sektorea egonkortu eta haren lehiakortasuna hobetu nahi dira, eta Nafarroako egitura ekonomikoan gaur egun duen garrantzia bermatu. Gogoratu du “hein handi batean Nafarroako Ubidearen proiektuari lotutako konpromisoek baldintzatzen dutela Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontua; 2019an, Itoitz- Nafarroako ubidearen lehenengo fasea zabaltzeko kanona eta lehenengo fasearen zona ureztagarriaren kanona aintzat hartzen baditugu, 28.865.819 euroko ekarpena egingo da, 2018ko aurrekontuan jasotakoa baino 2.673.725 € gehiago.

Tokiko Administrazioaren Sailean igoera % 2,68koa da, 270.139.444 € guztira. 2019ko aurrekontuan legealdi honetarako programa-akordioan jasotako konpromisoa islatzen da berriro, hots, transferentzia arruntetarako funtsaren urteko igoera KPI+ 2 puntukoa izatea, 229.292.787,00 €-koa guztira. Eta Nafarroako Tokiko Inbertsio Planari dagokionez, 40 milioi euroko partida xede horretarako uztea, 2017-2019 Legean jasotakoari jarraikiz.

Bilera amaitu eta gero, erakundeko eta tokiko ordezkariek Erminetako zentral hidroelektrikoa lehengoratzeko proiektuaren xehetasunak ezagutu ahal izan dituzte. Nafarroako Energia Planaren barruan Gares Energia proiektuak aurreikusitako jarduera honek izaera publikoko energia berriztagarria produzitzea du xede, udaleko beharren % 48raino estalita edukitzeko.

Izarbeibar eskualdea

Udazken honetan Nafarroako Parlamentuan eztabaidatuko den Tokiko Administrazioaren Berrikuntzak Nafarroan hamaika eskualde sortzea planteatzen du, horien artean Izarbeibar eskualdea,13.370 biztanle eta 500 km2-ko azalera dituena, 20 udalerri hauekin: Adios, Añorbe, Artaxoa, Artazu, Berbintzana, Biurrun-Olkotz, Zirauki, Eneritz, Girgillao, Larraga, Legarda, Mañeru, Mendigorria, Miranda Arga, Muruzabal, Obanos, Gares, Tirapu, Ukar eta Uterga.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa