(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Talentu gaztea beste behin protagonista izango da Nafarroaren Eguneko kontzertu nagusian asteartea, 2018.eko azaroak 6


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestrak eta Iruñeko Ganbara Abesbatzak emanaldia eskainiko dute


Ezkerretik eskuinera: Felix Palomero, Pello Pellejero eta David Galvez, aurkezpenean

Ezkerretik eskuinera: Felix Palomero, Pello Pellejero eta David Galvez, aurkezpenean ( irudia handitu )

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejerok, Baluarte Fundazioaren zuzendari kudeatzaile Felix Palomerok eta Iruñeko Ganbara Abesbatzaren zuzendari David Galvezek Nafarroaren Eguneko kontzertu nagusiaren programa aurkeztu dute astearte honetan.

Musika-ekitaldian, lehenengo aldiz batera arituko dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra eta Iruñeko Ganbara Abesbatza, Vianako Printzearen 2018ko saria. Kontzertua Manuel Hernandez Silvak zuzenduko du, eta Manuel Escauriazak, tuba-jotzaile bakarlariak parte hartuko du. Sarrerak ohiko moduan eros daitezke 6 eta 12 euroren truke; gaur bertan jarri dira salgai.

Kontzertua abenduaren 3an izango da, 19:00etan, eta aurkezpenean Pellejerok ondorengoa nabarmendu du: "Nafarroako Gobernuak proposamen honen bitartez balioa eman nahi dio Nafarroako talentu gazteari, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa horren eskura jarriaz eta agertoki honetan eta formatu honekin estreinatzeko aukera emanaz, iazko ideiarekin aurrera jarraitze aldera, oso ondo atera zen-eta". Sarrerak Baluarteko ikuskizunetarako erabiltzen diren ohiko bideetatik eros daitezke 6 eta 12 euroko prezio merkeen truke; gaur bertan (asteartea) jarri dira salgai.

Nafarroako obrak eta formatu handiko orkestra

Nafarroaren Eguneko Kontzertuan askotariko programa eskainiko da bi zatitan banatuta. Hasiera emateko, Nafarroako ereserkia joko dute, eta, ondoren, David Galvezek Nafarroako Fernando Remacha konpositorearen "Siete Canciones Vascas, Leihorik leiho" obraren gainean egindako moldaketa emango dute. Jarraian, "Tirana del trípili" joko dute, Corellako Blas de Lasernaren tonadilla, Fernando Remacharen eta David Galvezen moldaketaren arabera. Bi obrak Iruñeko Ganbara Abesbatzak abestuko ditu. Lehen zatia amaitzeko, Mozarten Mi bemol maior K495-ean 4. zenbakiko tronparako kontzertua eskainiko dute, Manuel Escauriazaren eskutik, bakarlari moduan.

Kontzertuaren bigarren zatia Re menorreko 5. Sinfoniarekin irekiko da, Shostakovitch-en opus 47, pieza oparoa emozio eta sentimenduen aldetik, 50 minutuko iraupenean.

Programari dagokionean, Felix Palomerok azpimarratu du Nafarroako Orkestra Sinfonikoak garrantzia ematen diola Kontzertuari, eta zuzendari-lanetan zuzendari titularra, Manuel Hernandez Silva, jarriko dutela. Errepertorioaren inguruan, ondorengoa azaldu du: "Shostakovitch-en obrak plantilla-formatu handia eskatzen duenez, ezinbestekoa da lankidetza izatea, eta, kasu honetan, Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra izango dugu."

Halaber, Palomerok nabarmendu nahi izan du Orkestra Sinfonikoak eta Baluartek Nafarroako musika-munduko talentu emergenteari ematen dion aukera, formatu profesionaleko programan interpretari gazteak sartuta. Edizio honetan, Manuel Escauriaza nabarmendu behar da, Nafarroako 23 urteko tronpa-jotzailea, jada ibilbide zabala duena. Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren bekarekin, Sofia Erregina Musikako Goi Eskolan prestatu zen, eta ikasketak Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean amaitu zituen, esklusibotzat jotzen den lekuan, han sartzea zaila izateagatik. Bakarlari moduan parte hartu du jaialdi eta kontzertu ezberdinetan, mundu osoan barrena.

Era berean, Iruñeko Ganbara Abesbatzako zuzendaria den David Galvezek esan du taldeari ilusio handia egiten diola Nafarroan urteko musika-ekitaldietariko batean parte hartzeak. Abesbatzak Vianako Printzea 2018ko saria jaso du, eta Galvezek adierazi du saria jasotzeko Erriberrin eskainitako errepertorioa errepikatuko dutela; hain zuzen ere, "Nafarroako musika-ondareko bi obra, Ganbara Abesbatzarekin harreman handia dutenak eta gure abeslariak bakarka beren trebezia agertzeko aukerak eskaintzen dituztenak, 15 minutuko tartean; programa irekitzeko modu egokia izango da".

Beste musika-emankizun batzuk

Nafarroaren Egunaren inguruan antolatutako gainerako musika-jarduerak azaroaren 18an hasiko dira, 18:00etan, Nafarroako Joten Lehiaketarekin, Nafarroako Foru Komunitatea Saria, Tuterako Gaztanbide Antzokian. Azaroaren 25ean, berriz, 12:45ean, kontzertua eskainiko da Leiren.

Emanaldi gehienak abenduaren 3an bertan izango dira. 12:00etan, Nazioen Jaialdia hasiko da, Nafarroan beste herrialdeetako elkarteen talde artistikoen eskutik, Gaiarre Antzokian.

Horrez gain, jada tradizionala izanik, Nafarroako 95 lekutan beste hainbat kontzertu emango dituzte Foru Komunitateko abesbatzek eta musika-bandek, aldi berean, eta sarrera doakoa izango da. Ikuskizunak Nafarroako ereserkiarekin hasiko dira, eta, ondoren, programa espezifikoekin jarraituko dute.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa