(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Castejón zubiko obrak direla bide, AP-15 moztuta egongo da, astearte eta asteazken arteko gauean, Valtierraren eta A-68ren loturaren artean astelehena, 2018.eko azaroak 5


AP-68, A,68 eta N-113 errepideetatik sarbideak ere itxi egingo dira, eta trafikorako ordezko mugimenduak seinaleztatu.


Castejón zubiko mantentze-obrak direla bide, AP-15 Nafarroako autobidea itxita egongo da, astearte eta asteazken arteko gauean, 13. irteeraren (Valtierrako zerbitzugunean) eta A-68ren loturaren artean, hegoaldetik. Horrez gain, AP-15era sarbideak ere moztu egingo dira AP-68tik (17 irteera) eta  N-113tik Corellan.

Trafikoa bi noranzkoetan egongo da itxita, astearteko (hilak 6) 22:00etatik asteazkeneko (hilak 7) 6:00etara, eta behar diren seinaleak jarriko dira. Hain zuzen, autobidea itxita egongo da 1 kilometro-puntuaren eta Valtierrako loturaren artean, 13 kilometro-puntuan, bi noranzkoetan. Zubia 10+400 kilometro-puntuan dago.

A-68tik (edo N-232tik) AP-15ra sarbidea itxita egongo da, eta  AP-15ren Iruñeranzko trafikoa N-113tik desbideratu egingo da N-113 eta N-232ren arteko loturan, Castejonen, Nafarroaren eta Errioxaren arteko mugan.

Halaber, AP-68tik (Eusko-Aragoiar autobidearen 17 irteera) sarbidea moztu egingo da AP-15ra, eta AP-15ren Iruñeranzko trafikoa desbideratu egingo da AP-68ren 16 irteeran, Alfaron,  NA-6920, N-232 eta N-113 errepideetatik, Iruñera noranzkoan.

N-113tik AP-15ra zuzeneko sarbidea ere moztu egingo da, Corellan, eta AP-15ren Iruñeranzko trafikoa desbideratu egingo da N-113 errepidetik.

Azkenik, AP-15ren Tutera- Zaragoza noranzkoko galtzada moztu egingo da Valtierrako zerbitzugunea igarota, eta AP-15ren 13 irteeratik N-113 errepiderantz desbideratuko da trafikoa, Madrilgo noranzkoan.

Euskarriak aldatzea

Castejón zubia izenez ezaguna den Sancho el Mayor zubian egingo diren mantentze-obretan, funtsean, zubiaren fusteen eta panelaren arteko euskarrietako elementuak aldatuko dira. Horiek dira zutabeen zamak modu optimoan transmititzea ahalbidetzen dutenak.

Oraingo euskarria aldatzeko zubia pixka bat altxatu behar da (15 mm) eta lan horiek segurtasun-baldintzetan egin ahal izateko, ezinbestekoa da trafikoa ordu batzuetan itxita egotea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa