(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, PPNk aurkeztutako amatasuneko prestazioei buruzko Foru Legearen proposamenaren izapidetzearekin desadostasuna erakutsi du asteazkena, 2018.eko urriak 24


Foru Exekutiboaren ustez, horien aurrean planteaturiko salbuespena atzeragarria eta diskriminatzailea da  


Nafarroako Gobernua ez dago ados Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legea aldatzeko Foru Legearen proposamenaren izapidetzearekin; proposamena, hain zuzen ere, PPNk aurkeztu du amatasunaren bidez jasotako prestazio publikoak salbuetsita aitortzeko.

Proposamenaren arrazoien artean, Auzitegi Gorenaren doktrina eta Espainiako gainerako lurraldeekin alderatu daitezkeen bidegabekeriak aipatzen dira proposamena justifikatzeko argudio gisa. Baina proposamen horretan aipatzen den Auzitegi Gorenaren epaiak amatasunaren bidezko prestazioa soilik inkardinatu du PFEZen estatu-legeko (PFEZL) 7. artikuluko h letrako hirugarren paragrafoan aurreikusitako kasuan; beraz, auzitegiaren doktrina soilik estatu-arau horretan ezarritakora mugatzen da. Gainera, arlo horretako legegintzako foru-autonomia dela-eta, Nafarroan prestazio horiek salbuetsita egon dira 2012. urtera arte, eta urte horretatik aurrera esplizituki ezabatu zen salbuespena; hortaz, indarrean den legeak salbuespen horiek itzultzea galarazten du.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasuna (NZO) erakunde autonomoak Foru Legearen proposamenaren aurreko zenbait gogoeta egin ditu, eta nabarmendu du, PFEZen egungo egitura dela-eta, oinarri likidagarri orokorrean sartu beharreko errendimenduan salbuespena aplikatzeak efektu atzeragarri garrantzitsuak sor ditzakeela zerga-ordainketan. Modu horretan, subjektu pasiboaren "gainerako errentak" zenbat eta handiagoak izan, orduan eta zerga-beheraldi handiagoa lortuko du subjektu pasiboak salbuespena medio, eta, gainera, deszergatze horren igoera pixkanaka handiagoa izango da (ez proportzionalki handiagoa), subjektu pasiboaren aipatu "gainerako errentak" orduan eta handiagoak diren heinean.

Modu berean, prestazio publikoa jasotzen duen pertsonaren lan-errendimenduen bidezko soldata zenbat eta handiagoa izan, amatasunaren bidezko prestazioa handiagoa izango da, eta, ondorioz, subjektu pasiboak zerga-beheraldi handiagoa lortuko du. Gainera, deszergatze horren igoera ere progresiboa izango da. Eta hori horrela da amatasun bidezko prestazioa jasotzen duen pertsonaren soldataren arabera kalkulatzen delako; hau da, prestazio publikoa dagokion oinarri arautzailearen %100aren subsidio baliokidea da.

Nafarroako Zerga Ogasunak gehitu du proposamenak soilik amatasun bidezko prestazioak hartzen dituela, aitatasun bidezko prestazioak alde batera utziaz, eta ez duela zehazten lan-errendimenduak diren prestazioei dagokien edo baita ere jarduera profesionalen edo enpresa-jardueren errendimenduak jasotzen dituztenei eragiten dien; kasu horretan, horiek diskriminatu egingo lirateke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa