(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak irakaskuntza arloko beste erabilera batzuetarako baliatuko du Barañaingo Sahats Ikastetxe Publikoko espazioaren zati bat asteazkena, 2018.eko urriak 24


Horretarako, lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Hezkuntza Departamentuak eta Barañaingo Udalak


Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza arloko beste erabilera batzuetarako baliatuko ditu hamar urtez Barañaingo Sahats Ikastetxe Publikoko 1.432, 96 m2 erabilgarri, Hezkuntza Departamentuko kontseilari María Solanak eta Barañaingo Udaleko alkate Oihane Indakoetxeak sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren bitartez, herri horretako udalak egingo duen espazioen doako zesioari esker.

Barañaingo Sahats Ikastetxe Publikoko ikasle kopuruak nabarmen behera egin du azken ikasturteetan, eta ondorioz, ikastetxeko espazioaren zati bat ez da ezertarako erabiltzen. Horren karietara, Udalak bereizitako espazio horri erabilpenen bat emateko interesa azaldu du, ikastetxeko mantentze-lanetara bideratutako baliabide publikoen errendimendua hobetzeko xedez.

Lankidetza-hitzarmenaren sinaketaren bitartez, Hezkuntzak bere gain hartuko du bereizitako espazioaren berezko erabileretarako behar diren lanen kontratazioa, 105.000 euroko guztizko kostuarekin. Era berean, elektrizitatearen, uraren nahiz gasaren kontsumoei zein instalazioen garbiketari loturiko gastuak Barañaingo Udalak eta Nafarroako Gobernuak ordainduko dituzte, bakoitzak erabiltzen duen azaleraren arabera: % 79,23 Udalak eta % 20,77 Nafarroako Gobernuak.

Halaber, Barañaingo Udalak enpresa hornitzaileek fakturak ordainduko ditu eta Nafarroako Gobernuak gastu horietan dagokion zatia estaliko du urteko bi ordainketaren bitartez. Horretarako, Udalak zenbatekoak kalkulatu eta Hezkuntza Departamentuari helaraziko dizkio, fakturak igorri eta beranduenez hilabeteko epearen barruan ordain ditzan. Instalazioetako garbiketa zerbitzuari dagokionez, Udalak gastu handiagorik egin beharko balu, zenbateko hori foru Exekutiboak ordainduko luke.

Era berean, Hitzarmenaren jarraipena egiteko Batzorde Teknikoa sortuko da administrazio bakoitzeko bi teknikariren partaidetzaz, gastuen finantzaketarako egin beharreko ekarpenak zehazteko eta hitzarmenaren aplikazioan sor daitezkeen desadostasunak argitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa