(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azagran Udaltzaingoa sortzea baimendu du Nafarroako Gobernuak asteazkena, 2018.eko urriak 24


Herriko udaletxeak batzarrean osotasunez harturiko eskaerari erantzuna eman zaio


Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia Departamentuak proposatuta, gaurko ohiko bilkuran Azagrako udaletxeak osotasunez herrian Udaltzaingoa sortzeko eskaerari erantzunez, Azagran Udaltzaingoa sortzea onetsi du Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Polizien martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak 17. artikuluan zehazten duenez 7.000 biztanle edo gehiago dituzten herriek beraien Udaltzaingo taldea sortzeko aukera izango dute eta herritarren segurtasunak hala eskatzen duenean, biztanle kopuru hori ez duten herrietan Udaltzaingo taldea sortzea baimendu dezake Nafarroako Gobernuak.

Azagrako Udaletxeak behar hau arrazoitzeko emandako zioen artean, herriak 3.000 biztanle baino gehiago dituela, 3.860 zehazki, 33,71kmko zabalera duela eta hazten ari den elikagai, ardo eta konserben industriak eraginda aldizkako biztanlego kopuruen gorakadak dituela azaldu du.

Gainera, duen kokapen geografikoa dela eta ez da erraza beste polizien arteko koordinazioa gauzatzea eta horrek gertuko herriekin alderatuz egoerak konpontzeko denbora gehiago behar izatea ondorioztatzen du.

Horregatik guztiagatik Azagrak egun dituen munizipalak, 3 dira, gaitasun gehiago eta modu progresioboan lantaldea handitzeko asmoa du udalak. Lehen pausua Nafarroako Gobernuak gaur goizean emandako baimenarekin gauzatu da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa