(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioartekotzearen Egunak Nafarroaren eta Txinaren arteko merkataritza harremanak sakondu ditu asteazkena, 2018.eko urriak 24


Ayerdi lehendakariordeak hitzaldiak, mahainguruak, zalantzak argitzeko saioak eta enpresen arteko zuzeneko 37 elkarrizketa bildu dituen jardunaldia ireki du


Gansuko ordezkaritza instituzionala nafar ordezkaritzarekin batera, Baluarten.

Gansuko ordezkaritza instituzionala nafar ordezkaritzarekin batera, Baluarten. ( irudia handitu )

Nafarroako konpainiek Txinako merkatuan duten hedapena izan da Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik asteazken honetan ireki duen II: Nazioartekotzearen Egunaren ardatz tematikoa. Jardunaldian, Txinan merkataritzan jarduteko gakoak eskaini dira, eta Gansuko (Txina) eta Nafarroako konpainien arteko elkarrizketa zuzenetarako esparru bat ere antolatu da.

Irekiera instituzionalean parte hartu dute, Ayerdi lehendakariordearekin batera, Iruñeko alkate Joseba Asironek; Txinako Herriko Batzar Politiko Aholku-Emaileko Gansuko Probintzia Batzordeko lehendakariorde Shang Xunwuk, Jiayuguango alkate Ding Jushengek eta Asia Etxeko zuzendari kudeatzaile David Navarrok. Halaber, inaugurazio ekitaldian izan da Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi, Nafarroako enpresa eta erakundeen 140 ordezkari eta Txinako Gansu probintziako 40 pertsonaz osatutako ordezkaritza bat bildu dituen jardunaldi bat irekitzeko.

Jendaurreko agerraldian, Ayerdik Txinako merkatuaren pisu gero eta handiagoa nabarmendu du, Nafarroak eta Gansuk “harreman integralean eta elkar ezagutzan” oinarrituta bien arteko lankidetza bultzatzeko bideratu dituzten harremanen garrantzia azpimarratuz.

Merkataritza elektronikoa, ETEak eta lege arloko jakingarriak

Irekiera instituzionalaren ondoren, Carlos Caballerok eta Lani Kuok Txinako estrategia digitala aztertu dute, herrialde hartan merkataritza elektronikoari probetxurik handiena ateratzeko modua argitzeaz gain. Ondoren, Asia Etxeko Programa Ekonomikoetako zuzendari Amadeo Jensanak Txinarekiko kultura-arteko zenbait negoziazio-estrategia azaldu ditu. Jensanak garrantzi handia eman die, besteak beste, tokian tokiko kultura ezagutu eta ohituretara egokitzeari, eraman handikoa eta malgua izateari, bertako bazkideak ondo hautatzeari eta merkatu bakoitzaren bereizgarriak ezagutu eta ulertzeari.

Jarraian, Herrera Zhang Consultants enpresako bazkide-zuzendari Andrés Herrerak egindako aurkezpenean, Txinaren ziklo berria eta Nafarroako ETEei eskaintzen dizkien negozio-aukerak aztertu dira. Herreraren esanetan, enpresek gehiago prestatu eta baliabide eta arreta handiagoa eskaini behar diete merkatu horren aukera-mehatxuei. Horren harira, garrantzitsutzat eta nahitaezkotzat jo egokitzeko gaitasuna, jarduera Txinako merkatura zuzendu nahi duten enpresentzat.


Ayerdi lehendakariordea, ekitaldiaren irekieran.

Ayerdi lehendakariordea, ekitaldiaren irekieran. ( irudia handitu )

Goizeko hitzaldien buruan, bi mahainguru antolatu dira. Lehendabizikoan, nekazaritzako elikagaien sektorearen aukera digitalak aztertu dira, honako partaide hauen laguntzaz: Victoria Vera, ICEXeko Merkataritza Elektroniko eta Negozio-Aukeretako zuzendari laguntzailea; José Manuel Chicot, Shanghai ChuangXI Information and Technologyko zuzendari nagusia; eta Jennifer Zhang, AsialinkSpain-en sortzaile eta CEOa. Bigarren mahainguruan, jabetza intelektuala eta lege arloko beste jakingarri batzuk aztertu dira honako hauen partaidetzarekin: Ramón Moreda, Pons Patentes y Marcas enpresako Nazioarteko Marka departamentuko abokatua, eta Itziar Caballero, Arpa Abogados enpresako Nazioarteko Zuzenbide Departamenduko zuzendariordea.

Txinako merkatuko erronkak eta aukerak aztergai izan dituzten goizeko hitzaldien ondoren, arratsaldeko jardunaldian, Nafarroa-Gansu Foroa antolatu da, bi lurraldeetako eragileen arteko topaketa instituzionalak eta enpresarialak izateko esparruekin.

Topaketa enpresarialetan, Txinako 19 enpresak parte hartu dute, Nafarroako enpresekin aldebiko 37 elkarrizketa antolatzeko asmoz. Bestetik, goizeko hitzaldiak eskaini dituzten pertsonek bertaratutakoen zalantzak argitzen jardun dute.

Esportatzaile erregularrentzako saria

Jardunaldian, 2017an esportatzaile erregularrak (hots, ondoz ondoko lau urtez esportazioan jardundakoak) bilakatu ziren Nafarroako 10 enpresa saritu dira. Horren harira gogoratu behar da PIN3 Nafarroako Nazioarteko Planaren lehentasunezko helburuetako bat esportatzaile erregularren kopurua handitzea dela, eta 2020rako horrelako 1.000 enpresa izatea duela helmuga. Plana zabaldu zen 2016. urtean, Nafarroak 825 esportatzaile erregular zituen.

Hauexek izan dira aintzatetsitako enpresak: Maderas Ansorena, IN2 Printing Solutions, Electricidad Industrial Iruña, Arriezu Vineyards, Estructuras para Energías Renovables, Wasserlab, Barbiur, Granja San Bernardo, Tecnimoem eta Eggnovo. Horiek guztiak esportatzaile erregularrak bilakatu ziren azken urtean.

Txina, goranzko joera duen merkatua

Txina, Nafarroako Nazioarteko Planean zehazturiko lehentasunezko merkatuetako bat, goranzko joera duen helmuga bilakatu da Nafarroako enpresentzat. 2017. urtean, Nafarroak Txinara egindako esportazioak 164,73 milioi euroko balioa izan zuen, azken urteetako goranzko ibilbidea finkatuaz. Kopurua duela hamarkada bat Txinara esportatutako 55 milioi euroren hirukoitza baino gehiago da eta 2016an baino %37 gehiago; orduan, 119 milioi euroko merkantziak esportatu ziren.

Nafarroak Txinara egiten dituen esportazioetan sektore garrantzitsuena Industria Produktuena eta Teknologiarena da, guztira % 61,8; ondoren, kontsumo-ondasunak daude (% 25,6) eta nekazaritzako elikagaiak eta edariak (% 12,6). Nekazaritzako elikagaien esportazioei dagokienez, nabarmendu behar da pisu erlatiboa bikoiztu egin dela azken bi urteetan, 2,28 milioi euroko esportazioetatik (esportatutakoaren % 3,1) 10,44 milioi eurora (% 6,3) igaroaz. Kopuru horiek direla-eta, Txina Nafarroako enpresek gehien esportatzen duten 11. herrialdea da (2016. urtean, 17.a izan zen eta 2015ean 22.a; beraz, goranzko joera sendotzen ari da).

Horrekin batera gogoratu behar da Txina garrantzi handiko hornitzailea dela Nafarroarentzat. 2017an, Nafarroak egindako inportazioen % 6,5 Asiako herrialde horretatik etorri zen, 289 milioi euroko guztizko balioarekin eta goranzko joera garbiarekin.

Era berean, 2017an, 324 izan ziren Txinara esportazioak egin zituzten enpresa nafarrak, eta horietarik 113 esportatzaile erregularrak izan ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa