(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Animalien osasun-arloko prestakuntza espezifikoarekin, ehiztari bezala trebatzeko lehen ikastaroan izena emateko epea ireki da astelehena, 2018.eko urriak 22


Ikastaroa azaroaren 6an eta 7an izango da, eta ehiza larrira bideratuta dago


Foru Gobernuak lehen ikastaroa antolatu du Nafarroako ehiztariak "Animalien osasun-arloko prestakuntza espezifikoa duen ehiztari" bezala trebatzeko eta egiaztatzeko, Nafarroako Ehiza Federazioak eskatuta. Ikastaroa azaroaren 6an eta 7an egingo da, eta ehiza larriko ehiztarientzat da (koadrilako buruak edo ehizaldiko zuzendariak).

Ikastaroa azaroaren 6an eta 7an egingo da, 17:00etatik 21:00etara bitartean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren ekitaldien aretoan (González Tablas kalea, 9. Iruña).

Izen-ematea instantzia orokor bidez egin behar da edozein erregistro ofizialetan, eta ondorengoa adierazi behar da: “Animalien osasun-arloko prestakuntza espezifikoaren ikastaroan izena emateko eskaera”; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzura zuzendu behar da. Era berean, izena emateko orrian pertsona interesatuaren helbide elektronikoa adierazi behar da, ikastaro honetan plaza lortu duela jakinarazteko. Ikastaroa nahiz egiaztapena doakoak dira.

Izen-ematea irekita dago edukiera bete arte. Plazarik lortzen ez duten pertsonek lehentasuna izango dute ikastaroaren hurrengo deialdian, 2019ko urtean.

Ikastaroa antolatu da otsailaren 2ko 50/2018 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren ehiza larriko uxaldietan, 40 postu baino gehiago egonez gero edo 20 pieza baino gehiago botatzen badira, baimendutako albaitari ofizial bat egon behar duelako edo, haren lekuan, animalia-arloko osasunean prestakuntza espezifikoa duen ehiztaria, komunitate autonomo bakoitzak baimendua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa