(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko urriak 22


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu urriaren hogeita bitik hogeita zortzira: kontzertuak, dantza, zinema, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Ana García Caraballos eta Jose Luis Echechipiak kontzertua eskainiko dute larunbat honetan, Nafarroako Organo zikloaren baitan. ( irudia handitu )

Zinemaz gozatzeko aukera galanta egongo da aste honetan Nafarroako Filmotekan eskaintza anitz zein bereziarekin: asteartean “Sicixia” filma eskainiko da; asteazkenean David Lean omentzen duen zikloak aurrera egingo du “Breve encuentro” lanaren erakusketarekin; ostegunean berriz, Punto de Vista jaialdiak hartuko du lekukoa eta hilabetero egiten duen proiekzioaren harira, “Memoria oculta” pelikula plazaratuko du. Bukatzeko, ostiralean, Palestinan egiten den lanaren lagin bat aurkeztuko da “Bajo el cielo” eta “La piedra sagrada” filmekin. Saio guztiak arratsaldeko zortzietan hasiko dira.

Musikari dagokionez, Organo Musika Nafarroan zikloak bi musikari jantzi eta treberen arteko soinu topaketa antolatu du. “Sintonizando infrecuencias” izenpean Ana García Caraballosek eta José Luis Echechipíak doinuen arteko elkarrizketa musikal bat eskainiko dute San Nikolas Elizan arratsaldeko seietan. Era berean, Baluarte Jauregian Txaikovskiren “Intxaur-hauskailua” inoiz ez bezala gozatzeko aukera bikoitza izanen da: Dantza Konpainia Nazionalak gauzatuta eta José Carlos Martinezen koreografia berriaren estreinaldiarekin. Gainera, musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren esku izanen da. Ikuskizuna ostiral eta larunbatean izango da arratsaldeko zortzietan. Azkenik, musikaren eskaintza biribiltzeko, Cubatik datorren Entrevoces abesbatza Zizur Nagusian arituko da igandean.

Formakuntzaren alorrean Huarte Zentroak hamaika proposamen prestatu ditu datorren asterako. Aurretik martxan zeuden ekintzetatik haratago, “Periferia Birpentsatu Etxabakoitzen” proiektua eta “Sol y sombra” proposamena, badago non aukeratu: zentroak ateak zabalduko ditu eta bere eremuak erabiltzen ikasteko tailerrak eskainiko ditu batetik, astelehenean eta arratsaldeko lauetan. Bestetik, Huarten lan egiten duten sortzaileen lana ezagutzeko aukerak egongo dira larunbat eta igandean “Aperitifak + Akanpada” izenpean. Gainera, Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea – Itzal Aktiboa Saria jaso duten obrak ikusgai egongo dira Gazte Artea Garazin erakusketaren eskutik. Bukatzeko, asteazken eta igandean Huarte Zentroak Vaca proiektuaren zazpigarren edizioa jasoko du Marruka izenburupean.

Nafarroako Liburutegiak eskaintza aberatsa antolatu du ere bai. Asteazkenero ospatzen den haurrentzako “Ongi etorri ipuinetara” tailerraz gainera hauek dira proposamen berriak: astelehenean eta arratsaldeko zazpitan Víctor Gómez Pinek “Zein zentzutan erlatibizatzen du Mekanika Kuantikoak filosofia?” hitzaldia eskainiko du; Halaber, asteartean eta arratsaldeko zazpietan, Trantsizioak zikloaren barruan Juan Pablo Fusik “Eremu askatasundunak" konferentzia aurkeztuko du. Bukatzeko, asteazkenean eta arratsaldeko seietan, Regina Salcedok poema errezital bat eskainiko du “Mujer Varada” liburuan bildu dituen idatziak irakurriz.

Erakusketen eskaintzari begira, Oteiza Museoan "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian “Isidoro Fagoaga Larrache (1893-1976)” eta “Baxenabarre, lurralde berezia” erakusketak izango dira ikusgai. Gisa beran, Nafarroako Gobernuko Administrazioaren Artxiboak omenaldia egin nahi die Nafarroako hainbat arkitektoei. Hori dela eta “Arkitektura eta Arkitektoak: Arraiza-Esparza-Gaztelu, 50 urte geroago” erakusketa antolatu du.

Bere aldetik, Nafarroako Museoak marketinaren inguruko hitzaldia luzatuko du Marga Meoro adituaren eskutik, “Kultura zabaltzeko trebetasuna”. Lizarrako Karlismoaren Museoari dagokionez, paisaien argazkigintzan trebatzeko tailer bat eskainiko da larunbatean, goizeko 11ketan hasita eta arratsaldeko 13ak arte.

Bukatzeko eta beste aste batez, larunbat eta igandean, Tuterako Katedralaren Judizioaren Atean egiten ari diren zaharberritze-lanak ezagutzeko aukera zabaldu da. Era berean, igandean eskaintza hirukoitza egongo da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko.

Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa